saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Santiago eliza

Argazkiak
Laburpena

Santiago eliza Andrés Orbe kardinaleak Ermuko udalerriari lagatu zion ondareetakoa da. Ehun eta hogeita bost urtetik gora obratan egon ondorik, azkeneko emaitza eraikin errenazentista ezin ederragoa da, handia eta erosoa, ostikoen artean alboko kapera garaiak dituen hiru tarteko nabe gisa egituratua. Barrualdeari dagokionez, aipatzeko modukoa da espazioaren formulazio harmoniatsua. Elizako altzariak ere Orberen legatu oparoaren erakusgarri dira, batez ere erretaula nagusia, organoa eta kardinalearen hileta-monumentua eta haren bakarreko kapera. Erretaula intxaurrondo zurezko multzo barroko ikusgarria da, polikromatu gabea, eta apaingarriz (edergai militarrez) betetako salomondar zutabeak ditu.

Helbidea

Santiago plaza.

PDF Dokumentua

Santiago eliza

Ordutegiak
Goizean:
10:00 - 12:00.
Arratsaldean:
18:00 - 19:00.

Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia