saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Argiñeta nekropolia

Argazkiak
Laburpena

Argiñetako hilobi-multzoa Goi Erdi Aroan eraikitako hogei hilobik eta bost hilarrik osatzen dute. Jatorriz, ingurunean barreiaturik zeuden, baina XIX. gizaldian berriz bildu zituzten. Ezaugarri horiek dituen multzorik garrantzitsuena da Euskal Herri osoan, bai bertako elementuen kopuru eta kalitateagatik, bai elementuotako batzuen aspaldiko kronologiagatik (VII-IX. gizaldiak). Piezak neurri ezberdinekoak dira, eta oro dira hare-harrizkoak, Oiz mendiko harrobietatik atereak. Hilobiek bi atal dituzte: kutxa antropomorfoa eta ebakidura triangeluarreko gainaldea, teilatutxo antzo. Horietariko bigarren eta hirugarrenean hileta-inskripzioak irakur daitezke, eta horiek dira Bizkaian kristauguneak egon izanaren idatzizko testigantzarik zaharrenak. Bestalde, hilarriek –lau disko-formakoak eta bat triangeluarra– astroak irudikatzen dituen ikonografia erakusten digute.

Sarbidea

San Adrian baselizaren ondoan dago; Elorrioko plazatik abiatuta, Mendraka bidean.

Helbidea

Zenita auzoa.

PDF Dokumentua

Argiñeta nekropolia

Ordutegiak

Ez dago itxita. Beraz, eguneko edozein ordutan bisita daiteke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia