saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Tola jauregia

Argazkiak
Laburpena

Tola jauregia ia erabat nekazaritzakoa den ingurunean eraikitako hiriko etxetzarraren eredu argia da. Jauregiaren jabeak leku xarmagarria aprobetxatu zuen lorategiez inguraturiko egoitza taxutzeko; lorategioi begi, estilo italiarzaleko galeria eta begiratoki bikainak daude, zeinetatik Orrio ibaiaren bazterra ikusten den. Jauregi hau egoitzazko arkitektura kultu barrokoaren eraikuntzarik gailenetakoa da Bizkaian, eta ez beraren kalitateagatik soilik, baizik eta beraren garaiko gustua islatzen duelako, argi eta garbi: XVII. mendearen bigarren erdialdeko barroko soila. Eraikin bakan edo lokabea da, nahikoa handia eta itxura kubikoa duena, hiru altuerarekin. Elementurik interesgarrienak fatxada nagusian biltzen dira, bertan baitaude galeria, galdaburdinezko balkoi bakunduak eta familiaren armarria.

Helbidea

Kapelastegi, San Bizente eta San Juan kaleen artean.

PDF Dokumentua

Tola jauregia

Ordutegiak

Jabetza pribatua da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia