saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Arespakotxaga-Mendibil jauregia

Argazkiak
Laburpena

Arespacochaga-Mendibil familiaren jauregia Elorrioko noble eta zaharrenetakoa da, eta are, gure herrialdean estilo barrokoaren bertsio soilenean eraiki ziren lehenetarikoa. Jauregia XVII. gizaldikoa da eta egoitzazko etxetzar kultua da, bakana, eta lorategi eder batek inguratua. Bolumen kubikoa duen eraikina da, bi altuera gehi ganbara dituena. Aipagarria da fatxada nagusiaren eta ekialdeari begi dagoen fatxadaren artean dagoen ezkutu tolestua, armarria ikusteko lekurik onenean kokaturik baitago. Mendebaldera begi dagoen fatxadan, estilo toskanarreko zutabeen gaineko erdi-puntuko lau arkuk osatzen duten galeria ikusgarria dago, eguneroko bizitzarako gelak eratzen zituen eredu garbia. Jauregi honen itxura taxutzen duen beste ezaugarrietako bat dorre txikia da, Hiribilduko harresi zaharraren aztarna.

Helbidea

Don Tello, 1.

PDF Dokumentua

Arespakotxaga-Mendibil jauregia

Ordutegiak

Jabetza pribatua da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia