saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Abadiñoko hilerria

Argazkiak
Laburpena

Abadiñoko hilerria, San Trokaz elizari loturik dagoena, herrialdeko ondareari egindako ekarpen interesgarria da, eta ez soilik berez duen kalitateagatik, baizik eta Bizkaiko hilerri arkupedun deritzen nekropolien multzoan sartzen delako. Bizkaiko bertako egitura bat da, hagitz eder eta funtzionala: lorategidun eremuak taxutzen ditu, atariez inguratuak, eta horietan jartzen dira hilobiak, teilape soilaz estaldurik daudenak. Hilerri eredu honetan barruti angeluzuzena taxutzen da, kare-harrizko zutabe toskanarren arkuteriak, harrizko erlaitzei eusten dienak, eratua. 1854. urtean proiektatu zen nekropoli hau estilo neoklasikoaren bertsio oso aurreratu eta helduari doitzen zaio, ordurako jada erromantikotzat jo dezakegun estiloari alegia.

Helbidea

San Trokaz plaza.

PDF Dokumentua

Abadiñoko hilerria

Ordutegiak

Edozein ordutan bisita daiteke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia