saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Gastiburuko santutegia

Argazkiak
Laburpena

Gastiburu inguruetan, santutegi protohistoriko bat dago, sorginen biltokia deitua. Santutegi hori Maruelezako oppidumetik hurbil eraiki zuten; egun lekua bisitatzen duenak lau egitura (lobulu) ikusiko ditu, hegi maldatsuetatik azaleratu eta pentagono-formako erdiko plazaren inguruan banatuta daudenak. Plano makurretan harmaila eta alboko korridore bi egon ziren. Lobulu handiak bakoizturik geratu ziren, horma txikiak plazatik bereizita baina hare-harrizko hartxabal handidun zoru-guneak hari lotuta. Harmailok zona bereziak dituzte, zeinetan bertikalean iltzaturiko hartxabalek ilaren arteko guneak bereizten dituzten. Lanaren ekonomi balioari balio politiko eta sinbolikoa gehitu behar zaio, Maruelezako burutza aristokratikoarekin lotuta.

Sarbidea

Arratzuko udaletik Arrola gainerako bidea hartu behar dugu. Lehenengo zatia asfaltaturik dago. Gero, malda handiko mendiko baso-aldaia dago. Oinez edo lurrorotako ibilgailuz bakarrik bertara gaitezke.

Helbidea

Gastiburuko mendizerra.

PDF Dokumentua

Gastiburuko santutegia

Ordutegiak

Hesi gorak babesturik dago. Hori dela eta, kanpotik bakarrik ikus daiteke.

Informazioa: Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Bizkaiko Foru Aldundia:Telefonoa: 944 067 694.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia