saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Maruelezako Oppiduma

Argazkiak
Laburpena

Arratzu, Mendata eta Nabarnizeko udalerrien artean dago Maruelazako esparru gotortua. 1. Burdin Aroko nukleoetan ekoizpen bitartekoak hobetu eta biztanleak gehitu ziren; horrek biztanleak biltzen zituzten tokian tokiko buruak agertzea erraztu zuen. K.a.ko III. mendean babes beharrak, botere agerraldiak eta biztanleek beren hiriarekin zuten loturak defentsa garrantzitsuak eraikitzea ekarri zuen. Gainazala bitan banatuta dago. Defentsa ezpondak eta lubakiak dira. Harresiaren gainazalak eta neurriek oppiduma izan zela adierazten dute, lurralde bateko jende pilaketa nagusia, alegia. Erroten agerpenak zereal-nekazaritzaren garapena adierazten du.

Sarbidea

Gernikatik Nabarnizerako BI-3242 eskualde-errepidean, Argiarro baserritik, basoko aldaian zehar, eskuinetara, Arrola-bekoa baserrirantz. Bi bidegurutze atzean utzi ondoren, zementuzko mugarri baten ondoko hirugarrena hartu behar dugu, Arrola muinorakoa.

Helbidea

Arrola mendia.

PDF Dokumentua

Maruelezako Oppiduma

Ordutegiak

Haize zabalean dago, sarbide-mugarik gabe.

Informazioa: Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Bizkaiko Foru Aldundia:Telefonoa: 944 067 694.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia