saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Ereñozarko San Migel baseliza

Argazkiak
Laburpena

Ereñozarreko San Migel baseliza oinplano laukizuzeneko, izkinetan harlandua duten harlangaitzezko hormadun eta ataripe zabaleko landa eraikina da. Barrura sartzeko oinetara irekita dagoen burudun atea dago. Espazio horretan kareharrizko aulkia eta X. eta XII. mendeen arteko datadun hilobi monolitikoa zaintzen dira. Ereñoko parrokia izatera heldu zen baseliza X. mendean eraiki zuten Bizkaiko jauntxoen mendeko nekazariek. Garai hartan Bizkaian eliza ugari eraiki ziren, herritarren asistentzia erlijiosorako, eta nekazarien komunitateak sendotzeko balio izan zuten. Erlijiosoa ez zen Ereñozar muinoari eman zitzaion erabilpen bakarra izan. Kostalde osoa ikusmenean zuelako zuen toki estrategikoak defentsarako talaia eraikitzea erraztu zuen. 1409an suntsitu zuten, eta baseliza baino ez zen geratu.

Sarbidea

Ereñoko hiri-aldean, baselizarako norabidearen adierazleari jarraitu behar zaio. Bidearen bukaerara heldutakoan, oinez igo behar da harrizko bide maldatsutik.

Helbidea

Ereñozar mendia.

PDF Dokumentua

Ereñozarko San Migel baseliza

Ordutegiak

Baseliza jendearentzat itxita egon ohi da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia