saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Ozollo Errota

Argazkiak
Laburpena

Ozollo Errota Urdaibai itsasadarrean artatu den XVIII. mendeko marea-errota bakarra da. Errota mota horiek marea-koten arteko desnibelari onura ateratzen zioten: biltegi bat hormaz edo lubetaz itxi eta han itsasgoran gorantz zetorren ura biltzen zen. Eraikinaren beheko aldean gurpil motoreak zeuden. Itsasbeheraldian ura askatzen zen eta beronek gurpilei eragiten zien eta behe solairuko errotarriak birarazten zituen. Ozollo Errota 1683. urte inguruan eraiki zen. Errota mareako urak atzealdeko depositu handian presatuz elikatzen zen. Eraikina itsasadarraren ertzean dago, oin-plano angeluzuzenekoa da, eta harri-horma xehez eraikita dago. Behe solairuan, ehotzeko aulkiko errotarri pare bakarra artatzen da.

Sarbidea

Kanalako errepidetik ezkerretarako lehenengo saihesbidea hartu behar da, Laidaranzko norabidean. Saihesbide horretatik padura aldera jaitsi behar da, eta baselizaranzko bideari jarraiki, errotaren errekara eta gordetegira sartuko gara.

Helbidea

Ozollo auzoa.

PDF Dokumentua

Ozollo Errota

Ordutegiak

Norbanakoen jabetzakoa da eta beraren barrualdea ezin da bisitatu.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia