saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Arteagako gaztelua

Argazkiak
Laburpena

Napoleon III eta Eugenia de Montijo frantses enperadoreek dorrea berreskuratzeari ekin zioten beren semea 1856an jatorrizko bizkaitar izendatu zutelako esker onez. Egitasmoa Couvrechet Sitios Imperialeseko arkitektoari eskatu zioten, kanpoko hormak berraprobetxatuz eraiki zezan. Erdi Aro berriko jauregia altxatu zuen, Erromantizismoak estilo gotikoa berreskuratu zuen moduaren eraginpean. Billelako dorrea eta Santa Anako baseliza Bizkaiko arkitektura neogotikoaren beste adibide batzuk dira; arkitektura mota hori sarri aurkitzen da eraikin erlijiosoetan, baina ez hainbeste zibiletan. Dorrearen barrualdean marraskilo erako eskailera bat dauka eta panelez, kasetoiduraz eta tximiniaz apainduta dago. Eraikina duela gutxi berreskuratu dute ostalaritzarako.

Sarbidea

Gernikatik Lekeitiorako errepidetik, Arteagako hiri-aldearen barruan eta 500 bat metrora. Seinaleztaturik dago.

Helbidea

Gaztelubide kalea (Zelaieta auzoa).

PDF Dokumentua

Arteagako gaztelua

Ordutegiak

Egun ostalaritza-erabilerarako egokiturik dago.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia