saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Gaztelugatxeko San Juan baseliza

Argazkiak
Laburpena

Gaztelugatxeko San Joan baseliza Kantauri gainean, lehorrera zubi batek lotuta dagoen uhartetxo baten gailurrean dago. Herriak dioenez, San Joan Bataiatzaileak hiru urrats erraldoi egin eta baselizara heldu zen, Bermeoko portuan lehorreratu eta gero. Deigarria da zenbateraino dagoen herrian errotuta, itsaso eta itsasontzien gaiei buruz fededunek, zin-opari modura, ipini izan dituzten itsaso eta itsasontzietako koadroen ohitura. Otoitz egin eta paretara itsatsita dagoen ezkila irauli ohi dute, otoiz modura. Oraingo eraikina 1886ko erreformaren emaitza da; orduan aurkitu ziren Erdi Aroko moneta eta hilobiak. Gotorleku modura ere erabili zen, Alfornso XI.aren sarrerari aurre egiteko eta, gerora, baita Drake itsaslapurrari ere. Egun erromesaldietako puntu garrantzitsua izaten segitzen du.

Sarbidea

Bermeotik Bakiorako errepidean, uharterako saihesbide seinaleztatua hartu behar dugu. Haitzaren oinarritik oinez sartuko gara eskailera luzean zehar.

Helbidea

Gaztelugatxe uhartea (Bermeotik Bakiorako errepidea).

PDF Dokumentua

Gaztelugatxeko San Juan baseliza

Ordutegiak

Barrualdea larunbat goizetan zabalik egoten da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia