saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Matxitxakoko itsasargia

Argazkiak
Laburpena

Gauez zaila izaten da kostaldea bereizten, irismen luzeko argidun portuen laguntzarik gabe. Bermeok hiru faro izan ditu, Kantauri itsasoaren bizitasunarengatik normala den modura. Bik Matxitxako izena daramate. Lehenengotik harlanduzko dorrea baino ez da geratzen, eta Matxitxako lurmuturreko irtengunean dago. 1909ra arte aritu zen. Oraingo Matxitxako faroa 1909an inauguratu zuten. Oinplano laukizuzeneko eraikinak dorreko zaindarien etxea, biltegiak eta gordailuak ditu. NW muturrean dorrea altxatzen da, elementu optikoa gordetzen duen burdinazko kupula ederrak errematatuta. Argia Castro Urdialesetik Deba ibairaino zabaltzen da.

Sarbidea

Bermeotik Bakiorako errepidean, Altamira-Gibale auzoa pasatu eta Arribolako hondartzaranzko eskuineko lehenengo saihesbidea hartu behar da. Matxitxakoko itsasargia finkatuta dagoen harkaitza gurutzagunetik kilometro 1 eta 800 metrora dago.

Helbidea

Matxitxako lurmuturra.

PDF Dokumentua

Matxitxakoko itsasargia

Ordutegiak

Ezin da barrualdea bisitatu.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia