saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

San Juan Portale

Argazkiak
Laburpena

San Juan Portale Bermeoko defentsa-sistema izan zen multzotik egun kontserbatzen den hondakin bakanetakoa da. Hiribildua Lope Diaz de Haro jaunak sortu zuen, eta haren ezaugarririk behinena harresia izan zen, harresi barruko aldearen eta harresiz kanpoko aldearen arteko mugak ezarri zituena. Hiribildura harresiko zazpi portaletatik sartzen zen. Hura bide nagusiekin komunikatzen zuten. Beronen aipamenik goiztiarrena 1334koa da. San Frantzisko komentua sortzeko agirian, 1357koan, aipatuta dago hiribilduaren hesia, eta bai Errementarien Portalea ere, egun San Juan portale dena. Ondorengo berri dokumentalak XVIII. mendekoak dira. Orduan norbanakoak jabetu ziren herri lan honez. San Juan portaleari Gaztelugatxeko San Juan baselizarako biderako irteera izateagatik deitzen zaio horrela.

Sarbidea

Udaletxeko aldapari jarraiki, beronen bukaeran ikus daiteke hura.

Helbidea

Doniene kalea, z/g.

PDF Dokumentua

San Juan Portale

Ordutegiak

Kanpotik ikusi ahal da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia