saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Ertzila dorrea

Argazkiak
Laburpena

Bermeok hiribilduaren estatusa XIII. mendean jaso zuen. Merkataritzako portuaren goraldiari esker, hainbat dorretxe eraiki ziren Bermeon, baina dorretxeotatik Ertzila dorrea baino ez zaigu egun geratzen. Ertzila dorrea XV. mendearen bukaerako egoitza-eraikina da. Eraikina planta irregularrekoa da, eta horma zabal-zabalak ditu, gotorleku izanaren adierazgarri. Dorretxea eraikitzeko erabili ziren materialak hareharri landuak dira, fatxada nagusirako; besteetan, berriz, harlangaitzak erabili ziren. Gaur egun dorrea beheititurik dago, 1948. urtean egin ziren zaharberrikuntza-lanen ondorioz. 1944an Ertzila dorrea nazio-monumentu adierazi zen, eta 1947an Bizkaiko Aldundiak eskuratu zuen; jatorrizko itxura itzultzeko, Aldundiak zaharberritze-obrak prestatu zituen. 1948az geroztik Arrantzaleen Museoa dago dorrearen barruan.

Sarbidea

Bermeoko hiri-aldean dago, portu zaharraren gainean.

Helbidea

Torrontero enparantza.

PDF Dokumentua

Ertzila dorrea

Ordutegiak
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 13:30etara arte eta 16:00etatik 19:30etara arte.
Igandeak:
10:00etatik 13:30etara
Astelehenetan eta jaiegunetan
itxita

Arrantzaleen Museoa.Telefonoa: 946 881 171.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia