saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Andre Mari eliza

Argazkiak
Laburpena

Bermeoko Andre Maria eliza Bizkaiko eta Euskal Herriko arkitektura neoklasikoaren funtsezko lana da. Elizako elementuek erabiltzen duten lengoaia hotzagatik nabarmentzen da. Aipatzeko modukoa da fatxada, aldi klasikoak islatzen baititu. Eraikuntza-aldia oso luzea izan zuen: obrak 1823an hasi ziren, Silvestre Pérezen diseinuari jarraiki, eta ez ziren 1858. urtera arte amaitu. Tenplua, gurutze latindarreko oin-planoa duena, eraikin handi-handia da. Fatxadak ez du barrualdea ikusten uzten, eta argia hiru bao termal handitan zehar sartzen da barrura. Elizak bi dorre ditu alboetan, eta aurrean, bertara sartzeko elizpea. Barruan Pedro Belauzaranen erretaulak daude, eta Jose Alkoberroren eskultura-irudiak eta petxinetan fresko-pinturak.

Sarbidea

Alde zaharraren erdi-erdian dago, udaletxearen aurrean.

Helbidea

Sabino Arana enparantza.

PDF Dokumentua

Andre Mari eliza

Ordutegiak

9:00etatik 13:00etara arte eta 16:00etatik 19:30etara arte.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia