saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

San Frantzisko komentua eta klaustroa

Argazkiak
Laburpena

Bermeoko San Frantzisko komentua eta klaustroa elizak, klaustroak eta egoitzak osaturiko multzoa da, hiribilduko harresietatik kanpo eraiki zena, burdinola-gizonena deituriko portalearen aurrean alegia. Portale horrek geroago komentuaren izena hartu zuen. Komentua 1357. urtean sortu zuen Bizkaiko jaun-andreek. Agirien arabera, Bizkaiko lurralde historikoan dagoen eraikinik zaharrena da. Komentuaren gorabeherak, azken mendeetakoak, asko dira, gerren, desamortizazioen eta abarren ondorioz. Eraikinak erabilera asko izan ditu, aldika espetxe, koartel, eskola, epaitegi eta azoka izan baita. San Frantzisko komentuan ondokoak artatzen dira gaur egun: Errege Katolikoen estiloko eliza, XV. mendean eraikitako klaustroa, hareharrizkoa eta arku zorrotzak dituena, eta komentu-eraikineko gainerako elementuak.

Sarbidea

Bermeoko hiri-aldean dago.

Helbidea

Taraska enparantza.

PDF Dokumentua

San Frantzisko komentua eta klaustroa

Ordutegiak

Klaustroa zabalik egon ohi da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia