saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Erromatar-herrixka

Argazkiak
Laburpena

Foruko erromatar herrixkako gune nagusian eraikin bakanak daude, hegoaldeari begi dagoen mendixka baten gainean banatuak. Latinezko bi epigrafe aurkitzeak eman zituen zantzuetatik abiatuta aurkitu zen aztarnategia: San Gregorioren hilobi-oroigarria eta San Martinen aldare-harria. Forua erromatar aldian Bizkaiko itsasoko kostan zeuden portu ugarietako bat izan zen. Portu honetan salerosketan aritzen ziren Bizkaiko itsasoko eta Akitaniako kostetako guneekin. Portu honen jarduera, batik bat, burdina eta nekazaritza eta abeltzaintzako soberakinak esportatzea eta Atlantikotik zetozen produktuak inportatzea zen. Eraikinen multzoa metala galdatzeko gela txiki batek eta etxe handi batzuek osatzen dute. Eraikinok hainbat garaitan erabili izan dira, eta horrek Erromak Bizkaian izan duen segida kronologikoa egokiro aztertzea ahalbidetu du.

Sarbidea

Bermeorako errepidetik, Gernikatik kilometro 1 eta 700 metrotara, eskuinetarako bidegurutzea hartu behar da, trenaren geltokirantz.

Helbidea

Elexalde auzoa.

PDF Dokumentua

Erromatar-herrixka

Ordutegiak

Une oro bertara gaitezke.

Informazioa: Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Bizkaiko Foru Aldundia: Telefonoa: 944 067 694.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia