saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Astra-Unceta y Cía enpresa

Argazkiak
Laburpena

Eraikin hau S.A. Talleres de Guernica-ren bulegoen egoitza izateko xedatu zen. Aldi berean, sustatzaileek beste higiezin bat eraiki zuten, 1918an bukatua, intendentzi zerbitzuetarakoa. Astra, Unceta y Cía fabrikaren jatorria Esperanza y Unceta enpresa da, 1903. urtean Eibarren sortu eta pistolak fabrikatzen espezializatu zena. Geroxeago, Gernikara joan ziren. Astra, Unceta y Cía etengabe hazi zen XX. mendean zehar. Hori zela eta, enpresa horrek S.A. Talleres de Guernica erosi zuen, bere administrazio-sailaren egoitza bihurtzeko. Bi etxeok, Ricardo Bastidak diseinatutakoak, déco estetikaren barruan sailka ditzakegu. Arkitektoak arlo horretan zuen trebezia erakutsi zuen, itxura bertikal nabarmena islatzen duen diseinua gauzatu baitzuen. Bestalde, bereziki aipatzeko modukoak dira kapitelak, déco estetikaren ezaugarririk garbienak erakusten baitizkigute.

Sarbidea

Gernika hiribilduan, Amorebieta-Etxano-Gernika-Sukarrieta trenbidearen ondoan.

Helbidea

Goiko Ibarra, 1.

PDF Dokumentua

Astra-Unceta y Cía enpresa

Ordutegiak

Fabrikak jarduteari 1997an utzi zion. Egun abandonatuta dago eta kanpotik bakarrik bisitatu ahal da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia