saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Alegria jauregia

Argazkiak
Laburpena

Euskal Herria museoaren egoitza 1733ko jauregi bikaina da, Ertaroko dorretxe zahar baten hondakinen gainean eraikitakoa. Dorretxe hori Aduanetako Matxinada zeritzon gizarte-erreboltan erre zuten; matxinada bukatutakoan, dorretxearen jabeak, Juan Antonio de Mezetak, etxea berreraikitzeari ekin zion. Birgaikuntza horretan beste eredu bat aukeratu zuten, egoitzazko etxe urbanoen gustuetara lerratuz. Eraikinak, 1733an bukatuak, Euskal Herriko ohiko jauregi barrokoaren itxura hartu zuen. Barrualdean ere guneak argi banatuta daude: behe solairuan gurdietarako ezkaratza dago. Lehenengo solairua estaia noblea da. Bigarrenean loggia dago, antzina damak biltzen ziren tokia, alegia. Jauregi berriaren erremateak bertako lorategiak dira; horietako batzuetan egun Europako Herrien Parkea dago.

Sarbidea

Batzar Etxearen ondoan dago, Gernikako hiri-aldearen barruan.

Helbidea

Allende-Salazar kalea, 5.

PDF Dokumentua

Alegria jauregia

Ordutegiak
Lanegunak :
10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte .
Jaiegunak :
11:00etatik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.
Igandeak
11:00etatik 15:00ak arte
Astelehenak
itxita, jaiegunetan eta urriko lehenengo eta azken astelehenetan izan ezik.

Telefonoa: 946 255 451


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia