saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Andre Maria eliza

Argazkiak
Laburpena

Tenplua eraikitzen XV. mendearen erdialdean hasi zen, indarreko eredu gotikoari jarraiki. Hala ere, mende bat geroago hallenkirche sistemarantz birziklatu zen. Estiloak nahastea da eliza honen ezaugarririk berezienetakoa. Obrak beste mende bat behar izan zuen bukatzeko, 1660 inguruan bukatu baitzen. Kanpotik, Gernikako Andre Maria bolumen trinko itzel bezala ikusten da, harri landuko eta hargin-laneko puska itzel gisa. Absideak eta nabeak goiera berean daude eta gurutze-gangaz estalita daude era gotikora. Gangok, beharbada, Bizkaiko ederrenak dira. Fatxada noblea Iparraldera orientatuta dago, mainelak bereizitako bi sarrera-arku beheratutako portadarekin. Hori guztia bozinako arkibolten eta janben egitura klasikoan sartuta dago. Egitura hori santuen irudi tailatuek joriturik dago.

Sarbidea

Batzar Etxearen ondoan dago, Gernikako hiri-aldearen barruan.

Helbidea

Goienkale, 1.

PDF Dokumentua

Andre Maria eliza

Ordutegiak

Bisitak gurtzapen-ordutegian egiten dira.

Ez dago oztoporik bisitari taldeentzat giltzak emateko.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia