saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Muruetako San Pedro Eliza

Argazkiak
Laburpena

Muruetako San Pedro eliza Errenazimenduko arkitekturaren altxorra dugu, baina ez herrikoi estilokoa landua baizik. Oraintsu berritu da, neurri handiz eta errespetu osoz, eta ondorioz inork espero ez zuen edertasuna agertu da eta bere balioa areagotu egin da. Kareztadura azpiko pinturak deskubritzean, mendetan zehar fededunentzat ezkutuan zegoen elementu garrantzitsua berreskuratu ahal izan dugu. Eraikina aberasteko, bi alderditan ageri dira pintzelkadak: buruko aldean eta nabean. Lehenbizikoa, erretaularen ingurua aberasten duten margoturiko gortinak dira eta, batez ere, ezkerraldean, beste bati egokiturik, leiho batena eta horma-konkena egiten duen tranpantojo izeneko bat –begi-engainagailua -. Nabearen goiko aldean kolore gorri-horiez eginiko marrazkiak dituen apaindura ikus daiteke; egikera bikainez gauzaturik dauden pintura edo marrazkiak jarri dira, eta garrantzi handiko irudiak erakusten ditu. Altzariei dagokienez bi lan azpimarratu behar dira: San Pedroren tailua ; eta San Pedroren ukapenen oihala.

Sarbidea

A-68ko 3 zenbakidun irteerarik (Laudio-Orozko) abiatu eta Orozkorantz jo beharra dago. Bertatik oso hurbil, ezkerrerako bide batek eramango gaitu, autopistaren beraren azpitik igarota, Murueta izeneko auzuneraino, eta bertan dago San Pedro Eliza.

Helbidea

Murueta auzunea.

PDF Dokumentua

Muruetako San Pedro Eliza

Ordutegiak

Eliza itxita egoten da, meza dagoenean izan ezik.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia