saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Arangureneko Dorrea

Argazkiak
Laburpena

Arangureneko dorre bitxia 1500 urte inguruan eraiki zen, eta Orozkoko gune nagusia den Zubiaur, eta Ibarra auzoa eta bailarako beste leku batzuk lotzen dituen bidearen ertzean dago. Dorreak landa-jauregitxoaren antz gehiago du dorre-gotorleku batena baino. Aurrealde nagusia nabarmentzeko egin ziren ahaleginak ikusita, errenazimenduaren lehenbiziko eragina antzematen zaio; bada, aurrealde horretan biltzen dira eraikinaren elementu deigarrienak. Beheko solairuan arku zorrotzeko atari handi bat dago eta, bertan, landu gabeko armarria agertzen zaigu. Mandio edo harrizko eskailera baten bidez igo daiteke lehenengo solairura; horrela, lehenengo solairuan, beste arku zorrotzeko atari bat agertzen da, ertzetan leiho konopialak dituelarik. XVII. mendean garautegi edo ganbara bat erantsi zitzaion goialdean, hegalkina itxurarekin, zutabetxo eta zubiez osatutako erretikuluarekin, eta aurrealdean adreilu trinkoekin itxita.

Sarbidea

Orozkoko Udaletxetik abiatuta (Zubiaur), Aretarantz jo. Kilometro gutxi batzuk egin eta Aranguren auzora sartuko gara. Bertan, galtzadaren ezkerraldean izen bereko dorrea ikusiko dugu.

Helbidea

Aranguren auzunea.

PDF Dokumentua

Arangureneko Dorrea

Ordutegiak

Jabetza pribatua da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia