saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

“Errotazar”Zentral hidroelektrikoa

Argazkiak
Laburpena

Errotazar zentral hidroelektrikoaren (Indusi, Dima) emakida 1910ekoa da. Gainera, jatorrizko instalazioen multzoa bertan dago oraindik, ura harrapatzekoak, gordailua, hodiak eta turbinak barne. Eraikinaren tipologia eskualdean dauden beste batzuen antzekoa da. Bi altuera ditu: goikoa etxebizitza bezala erabiltzeko, eta behekoa makinen gela (turbina birekin) eta transformadore geletarako. J.M. Voith (Heidenheim-Alemania) markakoak dira bi turbinak, eta 1924. urteko data daukate. Zentralaren kanpoko aldean uraren etorrera kontrolatzen zuten eta eskuz eragiten zitzaien antzinako erregulatzaileetako bat daukate oraindik. Apaingarri ikuspuntutik, makina gelan dagoen eta lurrean eta hormetan ikus daitekeen jatorrizko alikatatua azpimarratu behar da.

Sarbidea

Dimako erdigunetik Otxandiorako bidea hartu (BI-3543 errepidea). Zazpi bat kilometrora, ezkerretara doan auzo-bide batetik, Indusi auzunera iritsiko gara. Bertatik jarraitu behar da beste kilometro eta erdi batez, harik eta ibaiaren beste aldean, gure ezkerretara, zentral bat ikusten den arte.

Helbidea

Indusi auzunean

PDF Dokumentua

“Errotazar”Zentral hidroelektrikoa

Ordutegiak

Aldez aurretik 659 803 506 telefono zenbakian zita eskatuta bisita daiteke zentrala.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia