saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Zamakolako Errota

Argazkiak
Laburpena

Zamakolako errota-baserria errotari dagozkion instalazioen egoera ezin hobeagatik gertatzen da deigarri eta esan beharra dago gaur egun ere erabilgarri dirautela instalaziook. Ez dakigu zein den sorreraren data zehatza. Badakigu, ordea, XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik zegoela bertan errota. Fatxadan dagoen oroitzapen xaflak erakusten duenez, 1874.ean berreraiki egin zuten multzoa. Geroago, instalazioak aldatu egin dira elektrizitatea sortzeko. Beheko solairuan dago ehotzeko aretoa eta bertan ardatz bertikala duten hiru errotarri daude, baita iraulita dagoen enbor-piramide baten tankera daukaten bi kalapatxa (erdikoa desagertu egin zen), hiru hauts-babes, duela gutxi berritu diren irinerako kutxak, errotarriak lekualdatzeko besoa, balantzak, pisuak, eta abar luze bat ere. Kanpoko aldean aurki ditzakegu metatze eta transmisio hidraulikorako tresnak. Errotako lur azpian dago estolda, arku beheratuaren bidezko sarrera daukan eta bere baitara hiru gurpil hidroelektriko biltzen dituen tartea.

Sarbidea

Dimako erdigunetik Otxandiorako bidea hartu (BI-3543 errepidea). Zazpi bat kilometrora, ezkerretara doan auzo-bide batetik, Indusi auzunera iritsiko gara. Bertatik jarraitu behar da harik eta bidearen eskuinaldean errota ikusten den arte.

Helbidea

Indusi Auzunean

PDF Dokumentua

Zamakolako Errota

Ordutegiak

Asteburuetan bisita daiteke errota, aldez aurretik zita eskatuta telefono zenbaki honetan: 946 315 818.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia