saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Venta Laperra kobazuloan grabaturiko irudiak

Argazkiak
Laburpena

Ventalaperrako Haitzuloa Erdialdeko Paleolitikoaren garaian eta Goi Paleolitikoaren hastapenetan okupatu zuten inguruko naturaren baliabideak ustiatu zituzten ehiztari-biltzaileen taldeek. Hutsik luzaro egon ondoren, ehortz-leku modura erabili zuten artzain taldeek; artzainek eraiki zituzten Karrantzako dolmenak. Goi Paleolitikoaren hastapenetan, Kristo aurreko 25.000 urte aldera, grabatu ziren irudiak (lau bisonte irudi eta hartz irudi bat, identifikatzen zailak diren beste forma batzuez gain). Guztiak eskematikoki irudikatuta daude, eta haitzuloko gela moduko aldean daude. Duela gutxiko azterlanei esker jakin daiteke irudietako bakoitza autore desberdinak egina dagoela.

Sarbidea

BI-630 errepidetik joanda, Karrantza harana zeharkatuko dugu, Kantabriarantz. Kobazuloak bi lurraldeen arteko mugan bertan daude.

Helbidea

La Cadena auzoa.

PDF Dokumentua

Venta Laperra kobazuloan grabaturiko irudiak

Ordutegiak

Ikerlariak bakarrik sar daitezke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia