saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Batzar Etxea

Argazkiak
Laburpena

Batzar Etxea Gernika-Mundakako itsasadarraren gainean bista zabalak dituen goragunearen gainean dago. Kokagune honetan XV. mendeaz geroztik Jaurerriko Batzarrak egin ziren, eta 1877ra arte bilgunea izan zen, harik eta foruak desagertu arte. 1826 eta 1833 bitartean eraiki zen, Antonio Etxebarria arkitektoaren proiektuaren arabera, estilo neoklasikoan. Multzoa Zin Tribunak, Foru Arbolak eta Batzar Etxeak osatuta dago. Batzar Etxea eraikitzeko, Etxebarriak eraikin angeluzuzena, simetrikoa eta arrazionala proposatu zuen: erdialdean eliza-legebiltzarra, eta hegaletan pabilioi bana, agiritegi eta armategirakoa (egingabea). Eliza-legebiltzarra eraikitzeko, Etxebarriak oin eliptikoa proposatu zuen. Batzar Etxea Euskal Herriko neoklasizismoko funtsezko burutzapenetakoa da. Izan ere, oso ondo antolatu zuen funtzio kontrajarriak zituen programa: eliza eta legebiltzarra.

Sarbidea

Gernikako hirigunearen barruan dago, behar bezala seinaleztaturik.

Helbidea

Allende-Salazar kalea, z/g.

PDF Dokumentua

Batzar Etxea

Ordutegiak

10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.

Ekain eta urri bitartean 19:00ak arte.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia