saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

RIALIA-Industria Museoa

Argazkiak
Museoa gauetik
  • Miniatura-Museoa gauetik
  • Miniatura-Kanpoko bista
Helbidea

Paseo la Canilla Z/G
48920, Portugalete

Tel.:
944 724 384
Helb. elektronikoa:
rialia@portugalete.org
Webgunea
http://www.rialia.net/
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Historia, paisaia batena edo industriakoa bezalako prozesu batena, garai hartan bizi izan ziren gizon eta emakumeen historia ere bada. Industriaren garapenaren hasieran burdina funtsezko lehengaia izan zen, baina itsasadarrak ere antzeko garrantzia izan zuen.

Horregatik, Rialia-Industria Museoak hiru gai nagusi jorratzen ditu bere funts iraunkorrean: GIZONA, BURDINA eta ITSASADARRA. Izan ere, gai horiek ikuspegi historiko, etnografiko eta artistikotik jorratzen ditu.

Rialia-Industria Museoak lehen mailako kultur ekipamendua eskaini nahi die herritarrei, kultura, arte, historia eta etorkizunerako espazio irekia izan dadin.

Industriaren eta Itsasadarraren Museoa izanik, Rialiak gozamenerako espazioa ere izan nahi du; iragana ikasteko, langileak omentzeko eta joera artistiko berrien toki adierazgarria bihurtzeko.

Industriaren Museoaren bilduma SEPIren funts historiko-artistikoek osatzen dute, batez ere honakoek: Portugaleteko Udalari 25 urterako laga zaion pintura-lan kopuru handia; Nicolás Martínez Ortiz de Zarate, García Ergüin, Nicolás Esparza, Luna y Novicio edo Ricardo Gómez Gimenoren lanak; eta Rialia bilduma. Lan horiek guztiak udalak erosi ditu edo dohaintzan eman dira. Ildo horretan, azpimarratzekoak dira Agustín Ibarrola, Bernat Vidal edo Lucas Alcalderen eskulturen dohaintzak.

Gainera, Museoaren azken aretoan (4. solairukoan) aldi baterako erakusketak egiten dira: 'burdinaren eskualdeko' artistenak edo industria, itsaso, nautika eta antzeko gaiei lotutakoak.