saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

Balendin Berriotxoa Museoa

Argazkiak
Balendin Berriotxoa Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Balendin Berriotxoa Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Balendin Berriotxoa Museoaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-Balendin Berriotxoa Museoaren 3. ikuspegia
  • Miniatura-Balendin Berriotxoa Museoaren 4. ikuspegia
Helbidea

Elizburu, 4 (Santa Ana Monasterioa).
48230, Elorrio.

Telefonoa:
94 682 04 55
629 65 34 18 (harremanetarako pertsona: Iņigo Murua)
info@museoberrio-otxoa.com
Zuzendaria
http://www.museoberrio-otxoa.com
Webgunea
http://www.museoberrio-otxoa.com
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Museo honetan San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin loturik dagoen objektu eta agirien bilduma bitxia erakusten da. Hasieran santuaren jaiotetxean egon zen Museoa, baina 1966. urtetik aurrera Elorrioko Santa Ana komentuko areto batzuetan dago. 2003. urtean, gaur egun ikus ditzakegun instalazioak inauguratu ziren. Museoan santuaren bizitzaren zenbait aldiren berri jakingo dugu: bere familiarekin Elorrion igaro zituen umetako urteak eta Logroņoko Apaizgaitegian izan zuen prestakuntza-prozesua. Ondoren, Filipinetara egin zuen bidaia dator, eta Tonkinen (Vietnam) burutu zuen misio-jarduera, harik eta 1862. urtean martiri bilakatu eta haren erlikiak Bizkaira etorri arte. Bisitaldia amaitzeko, Santuaren beatifikazio eta kanonizazio prozesua jasotzen duten panel batzuk ikusi ahal izango ditugu. Ibilbide osoan zehar agiriak, argazkiak, mapak, testu autografoak, pinturak, urrezko piezak eta jantziak ikus daitezke, eta bai San Inaziorekin batera Bizkaiko patroia den San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin eta lanarekin zuzenean loturik dauden gauza batzuk.