saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

Balmasedako Museoa

Argazkiak
Balmasedako Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Balmasedako Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Balmasedako Museoaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-Balmasedako Museoaren 3. ikuspegia
  • Miniatura-Balmasedako Museoaren 4. ikuspegia
Helbidea

San Joan Bataiatzailea eliza. Martin Mendia kalea.

Telefonoa:
657 79 58 06
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Museo hau 2003. urtean ireki zuten, eta Balmasedako historiarekin loturik dauden artelanen, liburuen, agirien eta antzinako objektuen bilduma ikus dezakegu bertan. XV. mendean Juan López de la Puente jaunak fundatutako San Juan del Moral deritzon eliza zaharraren barruan dago. Eliza hori hiribilduko alde zaharrean dago, Kadagua ibaiaren ertzean.

Erakusketa sei ataletan dago egituratua. Ondokoak dira atalok:

  • Hiribilduaren historia. 1199. urtean fundatu zuen Lope Sánchez de Mena jaunak, eta Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen.
  • Balmasedako pertsona ospetsuak.
  • Aste Santua. Oso ospetsua da Balmasedako Nekaldi Antzeztua.
  • Ondare historiko-artistikoa. Hiribilduan arkitektura erlijioso eta zibil aipagarria dago, eta alde zaharra ere bikaina dela esan daiteke, antzinako hiribildu baten berezko egiturari eusten jakin duena.
  • Balmasedako industriak eta tradizioak. Aroztegiak, kobre-mailukaketa, txapelgintza, herriko gastronomia (putxerak eta txakolina).
  • Jose Ignacio Llaguno Lenizen aretoko altzari historikoak. Areto horretan logelako altzari bitxiak eta XIX. mendeko familia burges aberats bati dagozkion sukaldeko tresnak ikusi ahal izango ditugu.