saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

El Pobaleko Burdinola

Argazkiak
El Pobaleko Burdinolaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-El Pobaleko Burdinolaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-El Pobaleko Burdinolaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-El Pobaleko Burdinolaren 3. ikuspegia
  • Miniatura-El Pobaleko Burdinolaren 4. ikuspegia
Helbidea

El Pobal auzoa. Muskiz-Sopuerta errepidea. 48550 Muskiz

Telefonoa:
629 27 15 16
E-mail:
info@elpobal.com
Webgunea
http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/Detal...
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Muskizko udalerrian, meatzaldearen bihotzean, El Pobal burdinola dago; bertan burdina lantzen zen, metal bihurtzeko eta era guztietako gauzak egiteko (goldeetarako sareak, aitzurrak, eremintzak, armak,...). Muņatoneseko gaztelutik eskualdea mendean zuen leinu bandokideak, Salazartarrek, eraiki zuen burdinola XVI. mendearen hasieran. Egun ia ez dago garai hartako arrastorik; izan ere, olak denboran zehar hainbat aldaketaizan ditu, produkzioaren behar berriel erantzuteko eta siderurgia tradizionalaren krisiari aurre egiteko.

XVIII. mendean izan zuen garairik gorena, garai hartan tailerra handitu eta presa, ubidea, antepara eta tunel hidraulikoa berreraiki baitzien. Edonola ere, egun ikus ditzakegun eraikin eta makina gehienak ( sutegia, ikaztegiak, harrizko hauspoak, mailua edo ingudea) XIX. Mendearen amaierakoak dira. Azken olagizonek egin behar izan zituzten aldaketok, merkatuan lehiatu ahal izateko. Dena den, eurena bezalakoa ez zen  mundu teknologiko batean iraun behar zuten eta saiakera horiek alferrikakoak izan ziren; ondorioz, 1965. urten itxi zen burdinola.

Burdinolaren inguruan, produkzio-sare bat zegoen antolatuta. Hasieran dorretxe itxurra izan zuen olagizonen etxebizitzak, errotak-garia eta artoa ehotzeko bi gurpil zituena-, ogirako labeak, ortuek eta ikatza eta egurra lortzeko mendiek osatzen zuten sare hori.