saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

Euskal Herria Museoa

Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Euskal Herria Museoak bere egoitza Alegriako jauregi barrokoan du, horrelakotzat 1733an eraikita. Bizkaiko Foru Aldundiak orubea 1982. urtean eskuratu zuen eta Euskal Herria Museoa bertan ipintzeko zaharberritu zuen, dagoen foru ingurunearen historia, politika eta kulturako esanahia hartzen eta Euskal Herriak osatzen duen komunitate espiritualaren ezaugarriak azaltzen laguntzen duen erakusketa erakusteko helburuz.

Museoa lau solairutan egituratzen da. Beheko solairua Herriko bizimoduak baldintzatzen dituen ingurune fisikoa ezagutzera zuzendu da. Lehenengo solairua bilakaera historikora eta oraingo egitura politikoa eragin duten gertaerak aurkeztera zuzenduta dago. Bigarren eta azkeneko solairuan, kirola, folklorea, jaia, musika, dantza, sinesmenak, mitoak bezalako adierazpenak daude. Eta azkeneko solairua, atikoa, aldi baterako erakusketetara zuzendutako esparrua da.