saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

Euskal Museoa. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa

Argazkiak
Euskal Museoa. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Euskal Museoa. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Euskal Museoa. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-Euskal Museoa. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren 3. ikuspegia
  • Miniatura-Euskal Museoa. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren 4. ikuspegia
Helbidea

Miguel Unamuno Plaza, 4
48006 Bilbao. Elbarrientzako sarbidea María Muñoz Kaletik.

Telefonoa:
94 415 54 23
94 416 92 46
Fax.:
94 479 06 08
E-mail:
museoa@euskal-museoa.org
Webgunea
http://www.euskal-museoa.org
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa hiriko alde zaharrean dago, Juan Santuen elizaren aldamenean, San Andres Josulagunen ikastetxea (1604) eta Errukietxe ohien eraikinean. Eraikinak berez duen balioari, klaustroa etxearen ardatz gisa duela, instituzio honek jagoten dituen bildumen aberastasuna gehitu behar zaio, bizkaitar lurraren aztarnarik zaharrenetatik gure herriaren ohiko bizimoduen testigantzetaraino doazenak.

Horrela, bada, historiaurre, itsaso eta arrantza, artzaintza-kultura, burni eta armagintzazko industriak, merkataritza-jarduera eta keramika eta ohiala bezalako betidaniko lanbide eta eskulangintzazko aretoak bisita daitezke. Erakusketa, Bizkaiko maketa izugarria eta Museo osoan zehar sakabanatuta dauden herri-altzaritegi eta kultozko pieza ezin hobeekin osatzen da.