saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bisitaldirako gomendioak

Informazioa

Erakusketa

margolan

Honakoek osatzen dute erakusketarako bisita: sarrerako ikus-entzunezkoa (erakusketan ikusiko dena laburtzen du), eta margolan, grabatu, objektu, liburu, agiri, kartografia, maketa, altzari, etab.en bilduma, museoko geletan banatuta dagoena.
Areto-sarreretan testu batzuk jarri dira eta koadro bakoitzak gaia azaltzen duen kartela dauka behealdean.

Hainbat euskarri

maketa

Kontzeptuen narrazioak hainbat baliabide eta euskarri erabiltzen ditu; beraz, objektu historiko-artistikoak zein ikus-entzunezkoak, soinu proiekzioak, edo proiekzio interaktiboak txandakatzen dira.
Museoan hainbat baliabide erabiltzen dira: bildumak, taulak, ikus-entzunezkoak, instalazioak eta kontakizunak. Baliabideok txandakatu egiten dira ibilbidean, eta horren ondorioz, ziur bisita atsegina, iradokitzailea, oroitarazlea eta adierazgarria izango dela.

Iradokizunak

  • Arkitekturan interesik baduzu, bisita ezazu maketa ezberdinak biltzen dituen beheko solairua eta egurrezko estaldura orijinala mantentzen duen ganbara.
  • Gustuko duzuna mapak badira, behe solairuan kartografia historikoko aretoa bisita dezakezu. Museoak horrelakoen bilduma garrantzitsua du.
    KARTOGRAFIA BILDUMA
    Kartografia Bilduma
     
  • Aldiz, zuk nahi duzuna euskal lurralde ezberdinen historiaren eta haren garapenaren gainean nahiz lege tradizionalei, foruei, buruz gehiago jakitea bada, bisita ezazu lehenengo solairua.
  • Bigarren solairua etnografia, kultura, gastronomia eta hizkuntzarako geratuko litzateke, multimedia tresnen eta baliabide interaktiboen bitartez eta guztientzako egoki: helduentzako nahiz txikientzako.