saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Ezagutu ezazu

Informazioa

Euskal Herria Museoa

Euskal Herria Museoak Alegria jauregi barrokoan du egoitza. Jauregi hori 1733an berreraiki zen. Bizkaiko Foru Aldundiak 1982an erosi zuen oinetxea, eta Euskal Herria Museoa izateko konpondu zuen. Helburua hauxe zen: erakusketa bat sortzea foru inguruaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen eta Euskal Herriak osatzen duen komunitate espiritualaren ezaugarriak azaltzen laguntzeko.

Museoak lau solairu ditu. Beheko solairua Herriaren bizimoduak baldintzatzen dituen ingurune fisikoa ezagutarazteko dago. Lehen solairua bilakaera historikoari eta egungo konfigurazio politikoa eragin duten gertakariei buruzkoa da.Bigarren solairuan, kirola, folklorea, jaiak, musika, dantza, sinesmenak, mitoak bezain adierazpen garrantzitsuak daude azalduta.Eta azken solairua aldi baterako erakusketen gunea da.

 
Kartografia Bilduma
Euskal Herria Museoko kartografia bilduma historikoaren katalogoaren aurkezpena.