saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Museoa bisitatzea

Informazioa

EU-Escudo del Museoa Euskal Herria

Euskal Herria museoaren egoitza 1733ko jauregi bikaina da.1982an Aldundiak erosi egin zuen, eta berritu egin zuen tipologiako elementu nagusiak errespetatuta. Horren ostean, beste erabilera bat eman zion, historia hain sinbolikoarekin bat egiten duena: Euskal Herria museoa, Alegria jauregia, 1991n ireki zen, jendearen gozamenerako.

Erdi Aroko dorrea.Hasieran Erdi Aroko defentsarako dorrea izan zen argi eta garbi. Bandoen borrokei lotutako gerrarako tipologia horren arrastoak dira Eraikina. Historia. Habitata eta populatzea eta Lurraldea eta Biztanleak aretoak kareharri griseko murru aztarnak, gezileihoarekin. Alegria zen jauregiaren izena, eta jabeak, Ibarguentarrak ziren, herriko familia noble bat. Eurek izan ziren Errege Katolikoen anfitrioiak Foruak zin egitera etorri zirenean: Fernando 1476an eta Isabel 1483an. Familia horren garrantzia argi geratu zen haietako batek 1526ko Bizkaiko Foru Berria idatzi zuenean.

 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Museoa bisitatzea

Museoa bisitatzea

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia