saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bisita eta Tailerrak 2012-2013

Informazioa

Bisita eta Tailerrak 2012-2013 (PDF 1.387KB)

Bisitaldi gidatuak

Mota eta adin guztietako taldeei zuzenduta daude, azalpenak taldeari egokituak. Asteartetik ostiralera egiten dira eta didari bakoitzarekin 20 pertsona onartzen dira.

  • Erakusketa iraunkorrea bisita (ordu 1) euskera, gaztelera, inglés eta fratzesez
  • Gaikako Bisitak: euskeraz eta gazteleraz
    • Euskal Arte Kostumbrista (30 min)
    • Euskal Gastronomia (30 min)
    • Artzaintza Euskal Herrian (30 min)
    • Alegria Jauregiko Maiorazkoa (eraikinaren historia) (ordu 1)
    • Ilustrazioa Euskal Herrian (ordu 1)
  • Gernikako Batzar Etxearekin batera egindako bisita (ordu 1 ) euskeraz eta gazteleraz
  • Zerbitzu hau doakoa da; Museoko sarrera baino ez da ordaindu behar

Bisita libreak

Bisita librea era desberdinetara burutu daiteke. Batetik dohako audiogida zerbitzua eskaintzen dugu. Bestetik, talde arduradunak bisita prestatu nahi izan ezkero, Museoko areto bakotzari buruzko informazioa biltzen duten “Gela Orriak” eskatu ditzake aurretiaz (prestatze-saioa egiteko aukera ere badago).
(pdf artxiboa)

Gela orriak (PDF 3,11MB)

Hitzaldiak

Urtean zehar, ekintza, tailer, hitzaldi, kontzertu, etab. berriak antolatzen dira.

Emakumezkoak kontatzen Kartela

2013.03.10 (12:00)

  • Ipuin Kontalaria (Apika Taldea).
  • Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Euskal Herria Museoan ipuin kontaketa saio berezia prestatu dugu “Apika” taldearen eskutik.
  • Hizkuntza:
  • Euskara
  • Nori zuzenduta:
  • Familiei (4 urtetik gorako umeentzako)
  • Sarrera:
  • Dohainik (ez da beharrezkoa aldez aurretik apuntatzea, Egunean bertan zertxobait lehenago Museora etortzea baino ez dago)

Museoen Nazioarteko Eguna

Urtero, maiatzak 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hurrengo edo aurreko larunbatean, urtearen arabera, Museoen Gaua. Egun bi hauetan Euskal Herria Museoak ekintza bereziak antolatzen ditu, sarrera dohain da eta opariak ematen ditugu. Egitarau zehatza maiatzean adieraziko dugu.

Museoen Nazioarteko Eguna

Ekintza didaktikoak

Familientzako tailerrak: Neguko Larunbatak

Urteko larunbat guztietan, arratsaldez, familientzak otailerrak antolatzen ditu Museoak.

Neguko Tailerreko Kartela
Ikasleentzako tailerrak

“Urritik ekainera, 4 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako tailerrak egiten dira. Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Saio bakoitzean 30 partaide onartzen dira. Ikasle bakoitzak 2€ordaindu behar ditu, irakasleek ez dute ezer ordaindu beharko. Bost tailer ezberdin daude

BOST TAILER ezberdin daude aukeran

Tailerrak
Euskal Kultura Jokoa:
Bi orduz, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleek Euskal Herriko Kultura eta folklorea ezagutuko dute proba eta galderaz osatutako joko baten bitartez eta Museoko bigarren solairua modu berezian bisitatuz.
Basoak Historian:
Agenda 21ekin lotuta, 4 eta 12 urte bitarteko ikasleek, birziklatze eskulanak edo parkean egindako pista joko baten bitartez gizakiak basoengan izan duen eragina ezagutuko dute 90 minutuz.
Altxorrak eta Kartografia:
Aintzina lurraldea nola irudikatzen zuten ezagutuko dute 10 eta 16 urte bitarteko ikasleek. 90 minutuz, kartografia zientziaren bitartez eta aintzinako mapak aztertuz, iparrorratz bat sortuko dute eta Museoko lorategian altxor bat bilatu beharko dute.
Foruak eta Batzarrak:
Gernikako Batzar Etxearekin batera egiten den ekintza da hau. Ordu bat eta 45 minutuz, 10 eta 16 urte bitarteko ikasleek euskaldunenentzat batzarrek izan zuten esanahia ulertu ahal izango dute erakunde bietara bisita eginez eta Bizkaiko Batzarrak antzeztuz.
Euskal kARTElak:
“euskal kARTElak 1902-1971” aldibaterako erakusketaren bitartez XX.mendeko historia eta mugimendu artistikoak lantzen dituen ekintza pedagogiko eta plastikoa da. (2012ko iraila-2013ko urtarrila)

Informazio gehiago


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.