saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

 
 
 
 

2014/04/03

 Kirolarekin bat – Eskola kirolaren garrantzia

Gure haurren hezkuntza oso proiektu garrantzitsua da. Horretarako, etorkizuneko belaunaldien hezkuntzarako, ESKOLA KIROLAK garrantzi berezia hartzen du. Hau da, eurei bizi garen gizartean gida moduan balio duen NORBERAREN AUTONOMIARAKO balio sistema bat helarazteko.

Eta zer dauka hain berezia Eskola Kirolak hezkuntza emateko orduan hain garrantzitsua izateko? Salbuespenak badira ere, borondatezko jarduera da. Horrek esan nahi du haurrek gustuko badute hartzen dutela parte jardueran. Hortaz, egun horretako jarduera hezgarrienetakoa bihurtzen da, gozamen une horietan pertsonak harberagoak direlako. Mundu guztiak daki askoz errazagoa dela "laguntasuna" bezalako balio bat irakastea saskibaloi talde batean, matematika eskola batean baino.

Hori guztia ariketa fisikoak eta kirolak osasunerako onak diren bizitza osorako kirol ohiturak sortzearen onura eztabaidaezinak aipatu gabe.

Hori bai, jarduera horrek eragin horiek izan ditzan, alde batetik jarduera bera zuzentzen dutenek Eskola Kirolaren helburuak ulertzen dituztela ziur egon beharko gara. Halaber, praktikara eramateko gai izan behar dira. Hala, baieztatu dezakegu Eskola Kiroleko hezitzaileek garrantzi berezia hartzen dutela.

Aldi berean, Eskola Kirolak teknikariak behar ditu (entrenatzaileak, arduradunak) eman dezakeen guztiari etekina ateratzeko.

Ondorio moduan esan dezakegu ESKOLA KIROLA ezinbestekoa dela gure seme-alaben hezkuntzarako, eta gurasoen, hezitzaileen eta kirol egituraren lan bateratua dela. Hain garrantzi handia duen lan baten aurrean, ez du pena merezi guztion ahaleginak?

Bizkaiko Foru Aldundia

 
 

itzuli