saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

 
 
 
 

2013/11/28

 Kirolarekin bat – Kirolerako gakoak gurasoentzat (II)

Erakunde aproposa

Hasierako etapan (6 eta 12 urte bitartean) erakunde gomendagarriena ikastetxea bera izan beharko litzateke. Eta "izan beharko litzateke", helburu horretarako erakundea ikasleen kirol praktikan nahasi behar delako diogu.

Gertutasuna

Gertutasuna ezinbestekoa da haurrek gertuko gizarte-ingurune bat izan dezaten, etengabeko bidai luzeek ez dezaten kirolaren praktika uztea erraztu edo horretarako bidea eman.

Baina baldintza geografiko hori ez da nahikoa gure seme-alabak eraldatuko dituen erakundea aukeratzerakoan; erakundearen "filosofiagatik" interesatu beharko gara. Adin horietan helburu nagusia kirolariak kirola egiterakoan gozatzea da, eurengan kirola egiteko ohitura sortuta.

Onuragarriak ez diren ohiturak

1. Hezkuntzarako neurriak kontuan hartuta ez izandako deialdiak

2. Sailkapenekiko obsesioa

3. Hain ondo jokatzen ez duten haurrei kirola egiteko aukerarik ez ematea

Adibide horiek guztiek gure seme-alabentzat ez dela ohitura onuragarri bat ohartarazi behar digute

Teknikarien prestakuntza maila

Gure seme-alabei kirol bat irakasten dieten pertsonen prestakuntza mailak ere kezkatu beharko gintuzke. Eta ez gara kirol tituluez bakarrik ari, "ikasleentzat" eredu bat izateko gaitasunaz ere baizik.

Bizkaiko Foru Aldundia 

 
 

itzuli