saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Urte sasoiak

Informazioa

“URTE-SASOIAK” BIDEOA TRANSKRIBATZEA

Bideoari pantailan Urte Sasoien logoarekin ekiten zaio. Ondoren, “Aurkezpena” atalean www.urtesasoiak.com web orriaren irudi batzuk agertzen dira. Orriaren eduki osoa ikus daiteke, aurkezpen-irudiak, menuak eta orriak dituen logoak barne. Orri nagusian zehar egindako nabigazioa da. Nabigazio hori guztia euskaraz egiten da. Orri nagusian zehar nabigazioa egiten da. Orriaren goiko aldean, eskuinean, web orria lau hizkuntzatan (euskara, ingelesa, gaztelania eta frantsesa) konfiguratzeko aukera eskaintzen da.

Ondoren, menu nagusian zehar orriak dituen lau ataletan nabigatzen da. Bakoitzak kolore desberdina du: “Oles ta Olesek” morea, “Hou Pitxu Houk” arrosa, “Txulufrina eta Arrosak” fuksia eta “Pinpirin eta Florianek” okrea.

Lehenik eta behin, “Oles ta Oles” sekzioan sartzen da eta orriaren ezkerreko aldean menua zabaltzen da honako atalekin: Neguko Zikloa, San Nikolas, Marijesiak, Eguberri Gaua/Natibitate, Inuzenteen eguna, Gabon Zahar/ Urteberri, Erregeak, Amaiera, Bideoa, Kredituak, Iturriak, Bibliografia.

Eguberri Gaua/Natibitate sekzioan sartu ondoren Olentzero atala hautatuko da. Bertan bideo bati lotura dago eta erreproduzitzen hasten da. Bideoan Lesakako irudia eta Nafarroako mapa agertzen dira. Hondoan Olentzeroren abestia kantatuz haur batzuk daude eta ondorengoa entzun daiteke: Olentzero guria, Lesikakua zen.

Orain “Hou Pitxu Hou” sekzioan sartzen da eta orriaren ezkerraldean menua zabaltzen da honako atalekin: Kandelario sekzioan sartu eta Kandelario atala aukeratzen da. Kandelarioaren partitura ikusteko loturan sakatzen da. Partitura agertzen da eta abestiaren notak nahiz letra ditu: Kandelario lario atxari ura dario, errotari urune auxe da guk beo gune.

Orain “Txulufrina eta Arrosa” sekzioan sartzen da eta orriaren ezkerraldean menua zabaltzen da honako atalekin: Erreginak, Besta Berri, San Joanak, San Pedro, Mutil eta Neska Zarrak, Ezkontzak, Erromeriak, Amodiozko Kantuak, Pastorala, Amaiera, Bideoa, Kredituak, Iturriak, Bibliografia.

Fandangoak sekzioan sartzen da eta barruan Erromeriak atala aukeratzen da. Trikitixa joz gizonezko baten argazkia azaltzen da eta abestien letrak irakur ditzakegu, kasu honetan Bizkaiko Fandangoarena. Letrak irakurtzeaz gain, lotura jakin batean sakatzen bada, Alex Sarduiren Fandangoaren abestia entzuten da. Begira nago begira goiko kamino barrira, noiz etorrik ete dan neure maite hau herrira, begira nago begira.

Ondoren, “Pinpirin eta Florian” sekzioan sartzen da eta menua zabaltzen da hurrengo atalekin: San Miguel, Ahozko Literaturaren Transmisioa, Lanak. Ehiztariak, Amaiera, Bideoa, Kredituak, Iturriak, Bibliografia.

Orain Kredituak sekzioan sartzen da eta orrian ondorengo atalak agertzen dira: Diseinu eta garapen digitala, Edukien ekoizpena eta berrikuspena, Itzulpenak, Edizio honetan gehitutako argazkiak.

Une hauetan Hou Pitxi Houren aurkezpena ikusten da eta hondoan Mundakako portuaren argazki bat du. Mundakako kaleen irudiak ikus daitezke eta narratzaileak hurrengoa kontatzen du: Mundakan igande inauterian aratusteak kantuaren inguruan ospatzen dira. Goizean mutil talde handi bat zuri-zuri kaleratzen da, atorrak dira. Musika jo eta abesten herriko kaleetan ibili ondoren portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan pretil gainera igo eta urteko kantu barriak kantatzen dute besteak beste. Beste pertsonaia garrantzitsu bat Lantzeko Miel Otxin dugu, honen amaiera ez da goxoa, astelehen inauterian betiko ohiturari jarraituz Miel Otxin talde buru dela herriari buelta egiten diote. Miel Otxinekin batera Ziripot ezin ibilirik zaldiko Ziripot lurrera botatzen saiatzen, Txatxoak Ziripot defendatzen, azkenik ferratzaileek lortuko dute zaldiko harrapatu eta ferratzea. Prozesioa enparantzan bukatuko da zortzikoa dantzatuz. Asteartean Miel Otxin enparantzara eraman, epaitu eta tiro batez hilko dute. Behin lurrean sua ematen diote eta txatxoek zortzikoa dantzatzen dute suaren inguruan.

Aratusteen abestia entzuten da eta noten nahiz letraren irudia ikusten da: Aratuste zara aratuste mundakarrentzat egun on barik ez. Marraz atorra zarijakaz buruen palue lo sedazko erredakaz. Aratuste zara aratuste tostada egunak ederrak onexek, oneek jan eta neska kurtunda plazara dantzas kantxerarte. Baita atso zaarrak az Goiko kalian zirrita zarra arrasta ezinik gure lorrijua, areek ziran Aratustiak!

Une honetan Txulufrina eta Arrosaren aurkezpena agertzen da. Landareen eta loreen irudiak ikusten dira eta narratzaileak honakoa kontatzen du: Landare eta zuhaitz inguruko ohitura asko eta asko daude bizirik oraindik, San Juan belarrena esaterako. San Juan bezperan sortatxo bat prestatzen zuen etxeko andreak, San Juan erramiletea.

Orain emakumezko bat ikusten da landare-sorta eskuan duelarik. Juanita Urriolabeitia du izena eta hurrengoa kontatzen du: lehenengo hartu landara bat trumoi die zintze bedarra, gero etxeko fruta batzuk, keiza sanjun sagarra eta madari bat. Gero segi xenetxien zeguezan lorak, edozein lora, etxeko lorakin, eitzen zan sortia, gero ipurdixe sortiai, etxien behar izaten zen kipula eta berakatsa, berakats bat eta kipula bat. San Jun egunien ona Amaiora ekartzen zan mezetara etorten giñen San Jun sortak eginde, etzina uezen lorak inetzi eiten zan sortak eta etorten zan danok auzo guztixek baserri guztixetatik etorten zan ona meseta danaz sortakin.

Abestia entzun eta partitura, bere letrarekin, ikusten da: hau da egun ederra mila txoriek kantatzia uri ene erregiña besuak zuri dititzut para. Baratze bat nahi deizut egina mets segretu enekilan, liliak egun jauntsi ederrenetan mila kolorez dantzan bihotzetan.

Pinpirin eta Florianen aurkezpen bat ikusten da. Argazki bat dago eta emakumezkoak baserritarrez jantziak agertzen dira. Beste argazki batean, berriz, familia bat dago baserrian baserritarraren arropez jantzia. Narratzaileak honakoa kontatzen du: 20garren mende hasieran desagertu zen lihoaren langintza, labur bada azaldu egingo dugu hemen prozesua. Lehenik sikatu, garrama orraziaz hasiak kendu, liho sortak egin eta ur geldian beratzen eduki, izugarrizko hatza botatzen zuten.

Landareak lehortu eta gero zur mazoaz joz azal ustela askatu, gero trangatu. Suhatsean pasatu eta ezpata horrela azkenik liho zuntzak aske ziren txarran txankardatu ondoren eta hau guztia udazkenean. Hemendik aurrerakoak neguko bete beharrak izango dira. Goruan lihoa hari bihurtu gero hari matazak egin eta upa baten barruan egosi zuritzeko gainetik errautsak dituen oihal bat jarri eta ur beroa botaz. Belar gainean sikatu zuri-zuri zirela harilkaian liho arinak egin, hau guztia baserrian egiten zen.

Abesti bat entzun eta partitura agertzen da: Guztiz dotore sartu zan Peru Bilboko Barren kalean. Txakur txiki bat oin zuriekin eukala aldamenean.

Orain Oles ta Olesen aurkezpena agertzen da. Irudietan Jose Mari Satrustegi izeneko gizonezkoa azaltzen da. Bere bilobekin etxean sua egiten ari da eta honakoa kontatzen du: Hemen dugun enbor hau nahiko txikia da gaurko egunean. Nire garai batean zuhaitz osoak arbol osoak ekartzen zituzten ez baitzen ormarik eta sukalderik hau bezala baizik etxearen erdian izaten zen sua eta gurdia balitz bezala arrastaka ekartzen zuten idiekin enbor handia suak asko irauteko. Azkenaldi honetan lurreko suak desagertzen joan direnean egur txikiak sartzen zaizkio suari etxeko bakoitzaren izenean urte hartan suerte ona izan dezan eta gauzak ongi atera dakizkion eta nolabaiteko su horrek zuen indar hori guztia pertsona bakoitzaren gainera izur zedin eta denbora berean kanpoan dauden etxekoak gogoratzeko. Su honek egun horretan lehengo sinestiaren arabera indar berezia du, sakratua da eta etxe guztia babesten du bere indar berezi horrekin horregatik hauetako txinar piztuak zuen gainetik, kearen gainetik pasarazten ziren etxeko abereak beren gaitzak sendatzeko eta urte hartako emankizunak segurtatzeko. Baita ere haur jaioberriei jartzen zitzaien ikatz puska bat gutunean edo kutunean eta oihal batean inguraturik jartzen zitzaion gerrian, haurraren babesle osasunarekin hazteko baita ere ikatz horietako zatiak gordetzen ziren sabaian eta ekaitzak zetozelarik pizten zituzten tximistak ozpingarriak ez jotzeko etxea horrelako eta askoz gehiagoko aipamenak egin daitezke gau honetan gauerdiko edo eguberriko supilak duen garai hartako sinesteekin. Toki batzuetan gabon gaueko afarian etxeko jaunak ogia hartu eta bedeinkatu egiten zuen seatu eta zatitxo bat gorde egiten zuen leku jakin batean. Handik urtebetera zati hori hartu eta sutara bota edo jaurti egiten zen, gordetako ogi honek bazuen aparteko indarra txakur amorratuak sendatzeko, etxea oinaztarrietatik zaintzeko, soroak gordetzeko eta abar.

Une hauetan abesti bat entzuten da eta notekin nahiz letrekin partitura bat ikusten da: Oles ta Oles etxeko txuak nik jotzen ditu atiak eta ondo erantzun jendia. Au aiziaren epela airian dabil orbela. Etxe ontako jende leialak gabon Jainkuak diyela.

Bideoaren amaiera Urte Sasoien logoarekin.