saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Kultur Txartela

Informazioa

Bonoak salgai jarriko dira 2017/12/11an

ZER DA?

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan.

Horretarako, hiru mota izango ditu Bizkaiko Kultur Txartelak, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

A motako Bizkaiko Kultur Txartelak : 32 euroko prezioa izango du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da (B edo D motetako Bizkaiko Kultur Txartelekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak izan ezik).

Liburua: testu-liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak izan ezik.

Musika: edozein euskarritan (CDa, biniloa, DVDa...).

Zinema: DVDa eta beste euskarri batzuk.

B motako Bizkaiko Kultur Txartelak , 28 euroko prezioa izango du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da

D motako Bizkaiko Kultur Txartelak , 24 euroko prezioa izango du, eta euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) erabili ahal izango da.

Produktu batzuk berariaz geratuko dira programatik kanpo, eta ezingo dira Bizkaiko Kultur Txartela erabiliz erosi. Hauek dira produktuok: papergintzako artikuluak; informatikako eta elektronikako ekipo, software eta kontsumigarriak; jokoak eta bideojokoak.

 
NOIZ EROS DAITEZKE?

2017eko abenduaren 11etik 2018 urtarrilaren 28ra arte.

NON EROS DAITEKE?

BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian

 
BIZKAIKO KULTUR TXARTELA PROGRAMARI ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUETAN ERABILTZEKO EPEA

2017eko abenduaren 11etik 2018ko urtarrilaren 31era.

 
INFORMAZIOA

www.bizkaia.eus/bizkaikokulturtxartela eta telefono zenbakian 94 400 28 44, 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik)

 
NON ERABIL DAITEKE?
Tabla de direcciones
ABAO-OLBE Jose Mª Olabarri 2-4 www.abao.org Bilbao 651 701 077
ACT FESTIVAL- NAZIOARTEKO ESZENA BERRITZAILEA Arauti, 5 www.actfestival.com Barakaldo 627 833 413
AMETSAK Dr. Espinosa Oribe, 17 //www.ametsakbilbao.com Bilbao 946 555 235
AMILOTX San Juan, 25 Gernika-Lumo 946 253 938
ANGERU Txori-erri Etorbidea, 22 Sondika 944 710 119
26 orrialdetatik 1.a
siguiente