saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Emakumeak babesteko eta Familientzako Laguntza

Informazioa

Emakumeak babesteko eta Familientzako Laguntza. Erakundeentzako Laguntzak.

Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzak ezartzen ditu urtero gizarte zerbitzuak ematen dituzten erakundeentzat, bere eskumenen eremuan. Horretarako «Emakumea eta Familia» delako kolektiboa gizarteratzeko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa irekitzen du, irabazteko asmorik gabeko erakundeen partaidetza eta lankidetza sustatzeko xedearekin, hain zuzen ere. Gainera, ez da ahaztu behar diru-laguntza publikoek, bidezkoa denean, gizonek eta emakumeek aukera berak edukitzea sustatu behar dutela, haien arteko desberdintasunak ezabatu eta berdintasuna bultzatuta, hartarako baliabideak jarrita.

Honako jarduera hauek egiteagatik jaso daiteke dirulaguntza:

  1. Familiari buruzko gaietan:
    • Arrisku-egoeran dauden familien prebentzioa eta gizarteratzea bultzatzera bideratutako jarduerak.
    • Ezkontza edo bikote-hausterik gabeko kasuetan eta guraso bakarreko familietan espezializatutako familia-bitartekaritzako zerbitzuak, bizikidetza-arazoak saihesteko eta arintzeko helburua baldin badute.
  2. Emakumeei buruzko gaietan:
    • Arrisku-egoera eragiten dieten gizarte-arazo bereziak dituzten emakumeentzako lege aholkularitzako zerbitzuak.
    • Sustatu, gaitu, trebatu, sentsibilizatu eta dibulgatzeko jarduerak, baldin eta arrisku-egoeran dauden emakumeen kolektiboaren gizarteratze osoa bilatzen badute.
    • Mendekotasuna duten senideak zaintzeaz arduratzen diren zaintzaile ez profesionalentzako laguntza jarduerak.

Diru-laguntza jaso duten erakundeek Bizkaiko Foru Aldundiaren 41/2017 foru dekretua, martxoaren 21koaren 15. artikuluan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte 2018ko martxoaren 31 baino lehen Dekretu honen bidez, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak irabazteko asmorik gabeko erakundeei 2017. urtean emakume eta familiari buruzko gaietan norgehiagoka araubidean emango dizkien diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira.

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.