saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Familian esku hartzeko programa, gurasoen aurkako indarkerian espezializatua

Informazioa

Programaren aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak ematen du programa, eta gurasoei edo haiekin bizi diren beste senide batzuei eraso egiten dieten nerabeen eta gazteen indarkeriari aurre egitea du helburu.

Programaren barruan gurasoen aurkako indarkeria duten familiak sartuko dira. Seme-alaba batek, aita edo ama eta/edo beste senide batzuen kontra, boterea eta kontrola irabazteko, egindako egintza kaltegarriak joko dira horrelako indarkeriatzat. Abusua fisikoa, psikologikoa edo ekonomikoa izan daiteke:

Abusu fisikoa:
kolpeak,bultzadak, gauzak botatzea, etab.
Abusu psikologiokoa:
irainak, mehatxuak, laidoak, ihesak, amari, aitari edo beraien buruari min egiteko mehatxuak, etab.
Abusu ekonomikoa:
lapurretan ibiltzea edo gauzak baimenik gabe hartzea, etxean edo ama edo aitaren gauzetan kalteak eragitea eta amak edo aitak lortu ezin dituzten gauzak eskatzea.

Zer eskaintzen du?

Honako hau da helburu nagusia: familian esku-hartze integral bat eginez egoera horiei aurre egitea, familiaren dinamikan finkatutako harreman mota hori aldatzeko eta beste mota bat, osasuntsuagoa eta onuragarriagoa, irakasteko, azken batean familia-harremanetan indarkeria desagertzearren.

Horretarako, familiari laguntza ematen zaio, familiaren dinamikari buruzko ebaluazio orokorra egiten da, bai eta zein familiako kide bakoitzari buruzkoa ere, esku-hartze orokor bat egiteko (maila indibidualean zein familian). Esku-hartze egituratua da, beste gizarte agente batzuekin koordinatuta egiten da, hezkuntza-arlokoa zein psikoterapeutikoa da. Esku hartze honetan, era berean, arazoaren oinarrian dagoen genero-ikuspegia ere landuko da.

Onuradunak

Honako hauek izango dira onuradunak: Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi diren familiak, 10 eta 21 urte bitarteko seme-alabak badituzte eta seme-alaba horiek amaren edo aitaren kontra edo familia-guneko beste edozein kideren (neba-arrebak, ama edo aitaren bikotekidea, aiton-amonak…) aurka indarkeria erabiltzen badute.

Programak laguntza emango du umea edo nerabea jatorrizko familiarekin bizi den kasuetan, zein umea edo nerabea bere familiarengandik aldi baterako edo era iraunkorrean bananduta dagoen kasuetan ere, banantze hori neurri judizial edo babes-neurri bat denean (harrera zentro edo familia batean egonda) edo, familiak hala erabaki duelako, beste pertsona batzuekin edo beste senide batzuekin bizi denean.

Onuradun izan daitezke ere seme-alabengandik erasoak jasaten dituzten adingabekoen aitak eta/edo amak edo tutoreak, adingabekoak lagunduta ez badatoz ere.

Nola hartu parte programan

Bizkaiko Foru Aldundiko Umeen Zerbitzutik, erakunde judizialetatik, gizarte zerbitzuetatik eta beste erakunde edo instituzio batzuetatik (modulu psikosozialak, osasun zentroak, biktimei laguntzeko zerbitzuak, eta abar) bidalitako kasuak hartuko dira, baita Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak baloratzen dituen kasuak ere.

Programan sartzeko eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira zuzenean; bestela, gizarte zerbitzuen edo programara bideratzeko erakundeen bidez aurkeztu ahal izango dira. Azken kasu horretan, zerbitzuek edo erakundeek programara bideratzeko txostena eman behar izango dute, familia eskatzailea programara sartzea egokia den arrazoitzeko.

Programara sartzeko, programara bideratzeko erakundeak eskabidea tramitatuko du. Eskabideak eta nahitaezko agiriak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren erregistroetan aurkez daitezke. Halaber, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan xedatutako eretatik edozein erabilita ere aurkeztu ahal izango dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Interesdunek sinatutako eskabidea.
  • NANaren, pasaportearen, egoitza txartelaren edo, bestela, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko baliozkoa den beste edozein agiriren fotokopia.
  • Erroldaren ziurtagiria.
  • Familia liburuaren fotokopia, eta/edo guraso-ahala, zaintza edo tutoretza arrunta frogatzen duten agirienak.
  • Babes agindua edo horretarako emandako ebazpen judizialik badago, horren kopia aurkeztu beharko da.
  • Programara bideratzeko txostena, dagokion erakundeak emana. Txosten horrek eskaera arrazoitu behar du. Txosten horretan honakoak adierazi behar dira:
    • Familia-egoerari buruzko informazio osoa.
    • Kasua dela-eta eginiko esku-hartzeei buruzko informazioa.
  • Kasurako beharrezkotzat jotako beste edozein agiri.

Argibide gehiago

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua.

Telefonoak: 94.608.3581- 94.406.62.72 - 94.406.62.66

Legedia

Lege-arauak

Gaiari buruzko esteka interesgarriak

 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.