saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Hondakinak

Informazioa

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean xedatutakoaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak eskumen hauek ditu hiri-hondakin solidoen arloan:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan hiriko hondakin solidoen esparru-plangintza bere foru-planen bidez garatzekoa.
  • Udal jarduerak koordinatzekoa, arlo honetan zerbitzuak era osatuan betetzearren.
  • Hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzekoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak hiri-hondakinen kudeaketa iraunkorraren aldeko apustua egin du; horretarako, Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integrala (2005-2016) abiarazi du. Plan horren helburua da hiri hondakinen kudeaketak kalitateko zerbitzua ematea herritarrei, Bizkaiko Lurralde Historiko osorako ahalik eta kostu homogeneo eta doituenarekin, eta ingurumena babesteko babes-maila handienekin, betiere indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen betebeharrak eta garapen iraunkorraren printzipioak bete ahal izateko.

 
 

e-mailez bidali