saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Karrantza

Informazioa

Bizkaiko mendebaldeko ibaiak Karrantza ibaia eta Calera ibaiaren zati txiki bat dira; horiek biek Asonen ura jasotzen dute, Kantabriako mugaldeetan.

Karrantza ibaiak luzeran 15 km ditu; 122 km²-ko azalerako azpiarroa du, eta bi ibaik bat egitearen ondorioz eratu da: Cuadro ibaia, Mesada mendizerratik (1.140 m) eta Ordunte edo Balgerri menditik (1.104 m) datorrena, eta Escaleras, Burgueñotik (1.037 m) datorrena. Ubidearen behealdean, eskumaldetik, Armañonetik (855 m) jaisten diren Callejo eta Seco ibaiekin bat egiten du.

Ibaiaren Bista

Karrantza ibaiak ibar handia eta zabala eratzen du, eta arro hau Kadagua eta Agueratik bereizten duten Ordunte mendiek inguraturik dago. Cotobasero eta Valnera mendizerrak Caleraren mugakideak dira. Ibaiaren ardatz nagusia erdialde batean nabarmentzen da, hor hainbat ibaik bat egiten baitute. Conchan La Presako, Cuadroko eta Escaleraseko ibaiek egiten dute bat eta Mayor ibaia eratzen dute. Mayor ibai horrek, hortik distantzia laburrera, Karrantza izena hartzen du. Ubidearen behealdean, ibarra estuagoa egiten da eta Mazo eta Ranero haitzek eratzen duten haizpitartetik sartzen da Kantabrian. Ranero haitzean Pozalaguako kobazulo interesgarria eta Ventalaperrako haizpeak daude kokaturik, eta horietan Neolitikoko (K.a. 4.000-2.500 urte arteko) pinturak ikus daitezke.

Substratu geologiko nagusia buztina, harearri eta alubioi hondardun lurrek eratzen dute; goialdean formazio karstiko garrantzitsuak ere badaude.

Ibaiaren hondoan harri ugari dago, batez ere harri ama eta errekarriak.

Arro honetan jarduerarik behinena abeltzaintza dugu, eta hori dela eta eskualdearen azalerarik gehiena bazkatzeko larrez osatzen da, adierazgarria da 800 metrora arte larreak daudela esatea. Badaude pinuz eta eukalituz birlandatu diren aldeak ere, arroaren mugetan, mendiak hasten diren tokietan, alegia. Hegoaldean pagadi txiki batzuk aurki daitezke eta ubideei itsatsita harizti txikiren baten aztarnak ere bai. Ranero eta Mazo haitzen kararrietan artadi sarria ikus daiteke, nahiz eta harrobiek eta harri ustiategiek eten egiten duten ohian hori.

Biztanlegunerik garrantzitsuenak haranaren erdian dagoen Concha eta Ambasaguas dira, bigarren hori kilometro gutxi batzuk beherago ibaian zehar. Industria gutxi dago, behinena kararria ustiatzen duten harrobien jarduera da.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali