saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Desberdintasuna Bizkaian. GIS Berdintasuna

Informazioa

EqualX Genero Berdintasunaren indizearen inguruan eratutako sistema-informazioa da, eta horren xedea Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumezkoen eta gizonezkoen artean dagoen ezberdintasun maila adieraztea da. Indizea eskualdeen arabera, EqualX Eskualdeak, eta udalerrien arabera, EqualX Udalerriak kalkulatzen da. Hori dela medio, eskualdeen eta udalerrien artean alderatzeak egin ahal izango dira.

Informazioa eskuratzeko modua

Mapak

Koloreen bidez eskualde/udalerri bakoitzaren EqualX indizearen balioa adierazten da. Ilunagoa = berdintasuna txikiagoa.

Bizkaiko maparen adibidea

Eskualdea edo udalerria aukeratuz, aldagaientzako taula bat agertzen da barren grafikoekin batera:

Datu-basea : Bizkaiko genero-berdintasuna
Eskualdea Bilbo
Ezberdintasun erlatiboen batezbesteko sailkapena 2,71
Urtea 2000
Gizoneeta emakumeen arteko banaketari buruzko datuak, atalen arabera
Adierazlea Grafika konparatibak Gizonak Emakumeak Bizkaia Sailkapena
( 1 ) Ordaindutako enplegua %
Enplegu ordaindua duten gizonak
Enplegu ordaindua duten emakumeak
69,04 46,29 56,84 4
( 1 ) Goi mailako hezkuntza %
Goi hezkuntza duten gizonak
Goi hezkuntza duten emakumeak
41,24 41,15 34,56 1
( -1 ) Sektore-banaketa %
Arlokako banaketa, gizonak
Arlokako banaketa, emakumeak
17,4 17,4 25,65 1
( 1 ) 24 eta 34 urte bitarteko gazteak
Gizon gazteak, 24-34 urtekoak
Emakume gazteak, 24-34 urtekoak
28097 27689 184787 2
( -1 ) Enpleguaren bilaketa %
Enplegua bilatzen ari diren gizonak
Enplegua bilatzen ari diren emakumeak
9,9 10,07 8,73 1
( -1 ) Enpleguaren bilaketa % (maila)
Enplegua bilatzen ari diren gizonak
Enplegua bilatzen ari diren emakumeak
9,9 10,07 8,73 9
( 1 ) Udal-zinegotzigoak
Udaletako zinegotziak, gizonak
Udaletako zinegotziak, emakumeak
20 9 1195 1

Ezberdintasuna handiagoa = berdintasuna txikiagoa

Testua
  • Gizonezkoak Gizonak
  • Gizonezkoak (Ponderazio negatiboa) Gizonak (Ponderazio negatiboa)
  • Emakumezkoak Emakumeak
  • Emakumezkoak (Ponderazio negatiboa) Emakumeak (Ponderazio negatiboa)
Taula

Eskualdeak/udalerriak aukeratutako adierazlearen arabera antolatuko dira, eta goiburuan berdintasun handiena duten eskualde/udalerriak agertuko dira.

Denborazko serieak

Adierazle ezberdinek denboran zehar izandako bilakaera azalduko da.

EqualX Genero Berdintasunaren indizea kalkulatzeko modua

Indizea 7 aldagaien batura haztatuaren bidez eskuratzen da: pertsonak ordaindutako enpleguarekin (%); Pertsonak goi mailako hezkuntzarekin (%); Enpleguaren arloko banaketa (%); 24 eta 34 urte bitarteko gazteak; Pertsonak enplegu-bilaketan (%) Ezberdintasuna eta Maila; Pertsonak udal-zinegotzigoetan.

Hona hemen indizea eskuratzeko modua:

  • Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasun erlatiboa ehunekoetan adierazita kalkulatzen da, aldagai bakoitzari begira.
  • Sailkapen bat ezartzen da aldaera bakoitzari begira, eta lehenengo tokian eskualde/udalerri bat ezarriko da, horrek ezberdintasun erlatibo guztien balio txikiena badu.
  • EqualX indizea, azken batean, sailkapen desberdinen batezbesteko aritmetiko soila.
 
 

e-mailez bidali