saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako esku-hartze programa

Informazioa

Xedea eta edukiak

Etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako familian esku hartzeko egitarauak laguntza psikosoziala eskaintzen die indarkeria jasan ondoren tratu txarrak eman dizkien pertsona bizi den etxean geratzea edo hara itzultzea erabakitzen duten emakumeei, bai eta familia horietako adingabekoei ere. Laguntzaren xedea da gertatzen diren krisialdiei aurre egitea eta aipatutako pertsonek egoera larriak onbideratzeko trebetasunak eta baliabideak eskuratzea, konponbide egokia lortzeko.

Egitarauak eginkizun hauek ditu:

  1. Familiako dinamikaren eta familiako kide bakoitzaren egoeraren balorazio orokorra egitea.
  2. Bai helduekin zein adingabekoekin egiten diren banakako eta taldeko esku-hartzeen plangintza, programazioa eta ebaluazioa egitea.
  3. Garatu beharreko esku-hartzea praktikan jartzea.
  4. Ebaluazio jarraitua egitea, esku-hartzeko prozesuan zehar eta prozesua bukatutakoan. 

Egitarauak bi motako jarduketak garatzen ditu:

Indibidualak:
emakume eta adingabeko bakoitzaren kasuan ibilbide pertsonal eta malguak diseinatzea, eta horretan hezkuntzako proiektuko aldeak  aztertzea.
Taldekoak:
hala emakumeekinnola adingabekoekin, eta kasu honetan edukia  garapen pertsonala, ideologizazioa eta autolaguntza izango dira.

Parte hartzeak, ezaugarrien eta kasuak izaten duen bilakaeraren arabera luzatu ahal izango den 12 hilabete inguruko iraupena izango du.

Onuradunak

  • Tratu txarrak jasan dituen emakumea (bere ardurapean adingabekoak izanda edo ez), harrera zentroan egon ondoren erasotzailea bizi den etxera itzultzen dena.
  • Tratu txarren biktima den emakumea, bere ardurapeko adingabekoekin edo ez, erasotzailearekin bizi dena eta salaketarik jarri ez duena.
  • Salaketak behin eta berriro jarri eta kendu ostean, ezkontza-egoitzara itzultzen den emakumea, bere ardurapeko adingabekoekin edo ez.
  • Tratu txarren biktima den emakumea, bere ardurapeko adingabekoekin edo ez, erasotzailearekin bizi dena eta bere kontra salaketa bakarra jarri duena (salaketa hori kendu egin duena edo ez), baina tratu txarrak sarritan eta luzaroan pairatu dituena.
  • Tratu txarra jaso duen emakumea, bere ardurapeko adingabekoekin edo ez, ez dena tratu txarrak eman dizkionarekin bizi, baina ikusten zaiona arrisku handia duela harekin berriz bizitzen hasteko; hau da, tratu txarrak jaso aurreko egoerara bueltatzeko.
  • Aurreko puntuetan aipatutako tratu txarrak jaso dituzten emakumeen ardurapean dauden adingabekoak.

Eskabidea egiteko, beharrezkoa da Bizkaiko Lurralde Historikoan bizitzea. Programan sartzeko lehentasuna izango dute euren ardurapean adingabekoak dituzten emakumeek.

Sartzeko baldintzak

  • Aurreko idatz-zatietan jasotako egoeraren batean egon beharko dira.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon eta bertan bizi beharko dira.

Tramitazioa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Etxeko eremuan emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako familiako esku-hartze programan sartzeko eskabidea inprimakin ofizialean egin behar da, ereduaren araberakoa.

Gizarte Zerbitzu bideratzaileak eskabidea tramitatuko du. Eskabideak eta nahitaezko agiriak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren erregistroetan aurkez daitezke. Halaber, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan xedatutako eretatik edozein erabilita ere aurkeztu ahal izango dira.

Ondoko agiri hauek aurkeztu behar dira eskabidearekin batera:

  • Eskabidea, interesatuak sinatua.
  • NANaren, pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia edota, bestela, eskatzailearen nortasuna egiazta dezan beste edozein agiri motarena.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bere ardurapean adingabekorik denean: familia-liburuaren eta/edo, halakorik denean, zaintza eta jagoletza edo tutoretza egiaztatzen duten agirien fotokopia.
  • Babes agindua edo horretarako emandako ebazpen judizialik badago, horren kopia aurkeztu beharko da.
  • Dagokion Gizarte Zerbitzuak eskabidearen zioa azalduz luzatutako gizarte txostena. Txosten horrek honakoak jasoko ditu:
    • Emakumearen egoera pertsonal eta familiarrari buruzko informazio osoa.
    • Gizarte zerbitzuek egindako parte-hartzeei buruzko informazioa.
  • Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den edozein agiri.

Legedia

Lege-arauak

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuan.

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.