saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aholkularitza juridikorako zerbitzua

Informazioa

Definizioa

Progama honen bidez familia eskubideari buruzko aholkularitza juridikoa emango zaie emakumezkoei eta gizonezkoei, bai eta tratu txarrak edota eraso sexualak jasaten dituztenei ere.

Xedeak

Ahal den neurrian behintzat, ezkontza edo bikotea hausten denean familia-gatazkak eta, oro har, familia barruko indarkeria mota guztiak eragoztea eta arintzea.

Eginkizunak

  • Familia zuzenbideari buruz, eta tratu txar edota sexu-erasorei buruz, argibide juridikoak ematea.
  • Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren ofiziozko txandaren esku geratzen diren kasuen jarraipena egitea.
  • Presako kasuetan, ezkontzaren banantze-prozeduraren aurretik behin-behineko neurriak idaztea.

Laguntza doakoa da, eta lehentasuna emango zaie mota horretako baliabiderik ez duten udalerrietan bizi diren pertsonei.

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua.

Telefonoak: 94.608.3574- 94.406.62.72 - 94.406.62.66

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.