saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Familia ugariak

Informazioa

Indarrean dagoen araudia

Informazio orokorra

Familia ugariaren kontzeptua

Familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2.1 artikuluak hau ezartzen du: Familia ugari bezala, aurreko ahaide batek edo bik eta hiru seme-alabek edo gehiagok osatutakoa ulertzen da. Seme-alabak komunak izan daitezke edo ez.

Aurrekoa gorabehera, familia ugaritzat jotzen dira kide hauek dituzten familiak:

  • Aurreko ahaide bat edo bi eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez.
  • Aurreko ahaide bat edo bi eta bi seme-alaba, betiere seme-alabetako batek desgaitasuna aitortuta badu edo lanerako ezintasuna badu.
  • Aurreko ahaide bi eta bi seme-alaba (komunak izan edo ez), aurreko ahaide biek desgaitasuna aitortuta badute, edo, gutxienez, horietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean, edo lanerako ezintasuna dutenean.
  • Ama edo aita bananduta edo dibortziatuta dagoenean, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak edo ez, nahiz eta familia-unitate desberdinetan egon. Betiere, ekonomikoki euren menpe badaude, nahiz eta ezkontideen egoitzan ez bizi[1].
    Aurreko ahaide bat eta seme-alaba bi, baldin eta beste gurasoa hilik badago[2].
  • Tutoretzapean, familia-harreran edo zaintzapean dauden eta aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren neba-arreba bi edo gehiago, tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi badira, baina ez badira haren kontura bizi.
  • Aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren hiru neba-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, haietako batek desgaitasuna aitortuta badu, elkarrekin bizi badira eta beren artean menpekotasun ekonomikoa badute.
Informazio espezifikoa

Familia-unitatea osatzen duten pertsonak zein diren zehazteko, familia-unitate horrek familia ugariaren izaera aitortzeko eskubidea badu, honako zehaztapen hauek hartuko dira kontuan:

  • Aurreko ahaidetzat hartuko dira aita, ama edo biak, harreman sexual edo afektiboa dagoenean elkarren artean; eta, hala dagokionean, aitaren edo amaren ezkontidea hartuko da aurreko ahaidetzat.
  • Aurreko ahaidea (gorago egin den definizioarekin bat) da, aurreko paragrafoan adierazitakoak egon ez eta beraren kargu duena adingabe baten tutoretza; edo adingabearen adopzioa helburutzat duen familia-harrera iraunkorreko edo zaintzako neurriren bat adostu duena. Betiere, adingabe horiek beraiekin bizi badira eta beraien kontura.
  • Adopzioa helburutzat duen tutoretzapean, familia-harrera iraunkorrean edo zaintzapean dauden pertsonak ere seme-alabatzat hartuko dira.

Era berean, egoera horietakoren batean egon diren adingabeak adin-nagusitasunera heltzen direnean oraindik familia-unitatean badaude, seme-alabatzat hartuko dira, familia ugariaren tituluan sartzeko. Horretarako, hala ere, familia-unitateko kide izateko eskatzen diren betekizunak bete behar dituzte, familia ugaria izateko eskubideari dagokionez.

  • Pertsona desgaitutzat hartuko da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-gradua aitortuta duen pertsona.
  • «Lanerako ezgai» dela iritziko zaio lanerako gaitasunaren murrizpen-gradua erabateko ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren parekoa duen pertsonari.
  • Familia ugarien sailkapena zehazteko, desgaitasuna aitortuta duen edo lanerako ezintasuna duen seme-alaba bakoitza bi pertsona gisa zenbatuko da.
Familia ugariaren izaera

Familia ugariaren izaera lortzeko eskubidea aitortu eta eskubide horri eusteko, seme-alabek edo neba-arrebek betekizun hauek bete beharko dituzte, eta behar bezala egiaztatu beharko dira, zehazten den moduan:

  • Pertsona bat ezin izango da INOIZ agertu, aldi berean, indarrean dauden familia ugariaren titulu bitan.
  • Seme-alabak ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izan behar dira; adin-muga hori 25 urtera arte luzatuko da, baldin eta baldintza hauek betetzen dituzten ikasketak egiten ari badira:
  • beren adin eta titulaziorako egokiak izatea.
  • lanpostu bat lortzera bideratutakoak izatea.
  • Aurreko[3] ahaidearekin edo ahaideekin bizitzea[4].
  • Ekonomikoki aurreko ahaidearen edo ahaideen menpe egotea[5].
Familia ugariaren kategoriak

Familia ugariak kategoria hauetan sailkatzen dira, seme-alaba kopuruaren edo seme-alaba horien inguruabarren arabera:

A) Berezia:

  • Bost seme-alaba edo gehiago dituzten familia-unitateak.
  • Lau seme-alabako familia-unitateak, baldin eta hiru gutxienez (batera) adopzio anizkoitzeko helburua duen erditze, adopzio, harrera iraunkor edo zaintzakoak badira.
  • Lau seme-alabako familia-unitateak, baldin eta, familia-unitatearen urteko sarreren eta unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatiketa egin ondoren, zenbateko horrek ez badu gainditzen indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren %75, aparteko ordainsariak barne.

B) Orokorra:

  • Gainerako familia-unitateak

Informazio praktikoa

Familia ugariaren titulua izapidetzea

Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuaren eginkizuna da familia ugariaren tituluei buruzko informazioa ematea eta tituluok izapidetzea.

Eskabideak eta dokumentazioa hemen aurkeztu daitezke:

  • UGASKO 5 BIS 1, Bilbo helbidean, 8.30etik 13.30era
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ERREGISTRO NAGUSIAN (Diputazio kalea 7, Foru Liburutegiaren beheko solairua, Foru Jauregiaren atzean, 48.009- Bilbo) 8.30etik 13.30era, astelehenetik ostiralera, eta 16.00retatik 17.30era, astelehenetik ostegunera.

Ekainaren 1etik irailaren 30era, bulegoa goizez bakarrik egongo da irekita.

  • GERTUbulegoan, Askatasun Etorbidea 12. 48200 Durango.

Jendearentzako ordutegiak, udan: Ekainaren 12tik irailaren 13ra, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.

Jendearentzako ordutegiak, neguan: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

  • Kasuan kasuko udaleko gizarte ongizateko unitateetan, Bilboko Udalean izan ezik.

 

Era berean, kontsultak egin daitezke, posta elektronikoko helbide honetara idatzita: familiasnumerosas@bizkaia.eus

Familia ugariaren izaera aitortzeko eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko, familia ugariaren tituluaren eskaera aurkeztu behar da, oso-osorik behar bezala beteta, eta, harekin batera, dokumentazio honen kopia ere bai.

Edozein kasutan, dokumentazioarekin batera jatorrizkoa ere aurkeztu behar da, alderatzeko.

Familia ugariaren izaera aitortzeko eskabide-orria (238 KB)

Dokumentazio orokorra:

  • Familia-unitatea osatzen duen aitaren edo amaren identitatearen egiaztagiria, eta, hala badagokio, seme-alabena ere bai. Bide hauetako bat erabiliz aurkeztu behar da dokumentazio hori:
  • Espainiakonazionalitatea badute, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo pasaportea aurkeztu behar da.
  • Beste nazionalitate batzuetakoak diren pertsonei dagokienez, kasu hauek bereizi behar dira:

1.- Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako esparru ekonomikoaren beste estatu kide bateko nazionalitatekoak. Kasu horretan, pasaportea edo jatorrizko herrialdean baliozkoa den nortasun-agiria aurkeztu behar da, titularraren nazionalitatea eta argazki bat jasotzen dituena -familia ugariaren tituluan sartuko diren familia-unitateko kide guztiena-. Familia-unitateko kide jaioberrien kasuan, ez da dokumentazio hori aurkeztu behar; hurrengo berritzeetan aurkeztu behar da.

2.- Gainerako herrialdeetako nazionalitateko pertsonen kasuan, honako hauek aurkeztu behar dira: atzerritarren txartela; familia ugariaren tituluan sartuko diren kide guztien egoitza-baimena, indarrean dagoena (familia-unitateko kide jaioberrien kasuan, ez da dokumentazio hori aurkeztu behar; hurrengo berritzeetan aurkeztu behar da).

  • Familia-unitatea osatzen duten kide guztiak sartuta dituen familia-liburua, edo, hala badagokio, familia-liburuan sartuta ez dauden seme-alaben  erregistroko jaiotza-ziurtagiri indibiduala.
  • Aurreko ahaidearen edo ahaideen erroldatze-ziurtagiri eguneratua, etxebizitzan bizi diren pertsona guztien zerrenda jasotzen duena.

Dokumentazio espezifikoa:

  • 21 urtetik gorako pertsonen kasuan, matrikulatutako hezkuntza-zentroak edo -entitateak emandako ikasketa-agiria.
  • Adopzioa helburutzat duen tutoretzaren, familia-harrera iraunkorraren edo zaintzaren kasuan, egoera horiek eratzeko ebazpen judizialaren kopia.
  • Familia-unitateko kideren batek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta badu, desgaitasun-graduaren aitorpena egiaztatzeko agiria, agintari eskudunak emana.
  • Familia-unitatea osatzen duen kideren batek lanerako ezintasuna aitortuta badu, desgaitasun horren aitorpena egiaztatzeko agiria, agintari eskudunak emana.
  • Mendekotasun ekonomikoa badago, kasuan-kasuan zer dagokion:
  •  Familia-unitateko kideen PFEZaren aitorpena dela-eta Zerga Administrazioak egindako likidazioaren kopia.
  • Semearen edo alabaren PFEZaren aitorpena dela-eta Zerga Administrazioak egindako likidazioaren kopia, edo diru-sarreren urteko egiaztagiria, PFEZaren aitorpena egin beharrik izan ez bazuen.
  • Pentsioaren urteko zenbatekoa egiaztatzeko agiria (semea edo alaba lanerako ezindua bada), administrazio eskudunak emana.
  • Gurasoetako bat edo biak hil badira, heriotza-ziurtagiria edo heriotzaren deklarazio judiziala.
  • Ezkotza-deuseztasunaren, banantze judizialaren edo dibortzioaren kasuan:
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak arautzen dituen hitzarmena onartzen duen ebazpen judizialaren kopia. Honako hauek zehaztu behar ditu:
  • Familia ugariaren tituluan sartuko diren seme-alaben gaineko zaintza eta babesaren araubidea.
  • Familia-ugariaren tituluanagertuko den aurreko ahaideak  seme-alabak elikatzeko beharra aitortzen duen agiria.
  • Ezkontza-deuseztasunaren, banantze judizialaren edo dibortzioaren kasuan, seme-alaben gaineko zaintza eta babes partekatua adostu bada:
  • Guraso biek, aldi berean, familia ugariaren izaera aitortzeko eskaera aurkezten badute:
  •  Lehenengo urtean familia ugariaren tituluaren titular gisa gurasoetako zein agertuko den zehazten duen adostasun-agiria; hala badagokio, titulartasun hori zein maiztasunekin aldatu nahi duten zehaztu behar da.
  • Gurasoen artean ez badago adostasunik familia ugariaren izaera zeini dagokion zehazterakoan: familia ugariaren izaera lehenengo aitortzeko eta, ondorioz, familia ugariaren titulua lehenengo emateko, kontuan hartuko da seme-alabak une horretan zein gurasorekin dauden erroldatuta.

EDOZEIN KASUTAN, familia ugariaren tituluaren indarraldia urtekoa eta txandakakoa izango da, inoiz ere ez aldi berekoa.

Familia ugariaren tituluaren ondorioak eta indarraldia

Familia ugariaren tituluak aldi honetan sortuko ditu ondorioak: emakidak edo berritzeak ezartzen duen denboran zehar edo familia-unitatearen sailkapen-kategoria aldatu behar den unera arte (dela familia-unitateko kide kopurua aldatzen delako, dela familia ugariaren titulua emateko baldintzak aldatzen direlako), edo familia ugaritzat hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzeari utzi arte.

Betebeharrak

Familia ugariaren izaera aitortu zaien familia-unitateko kideek betebehar hauek dituzte:

  • Familian gertatzen den edozein aldaketa foru aldundi eskudunari jakinarazi behar diote, gehienez hiru hilabeteko epean, baldin eta aldaketa horiek kontuan hartu beharrekoak badira familia ugariaren izaera aldatu edo azkentzeko, eta, era berean, emandako familia ugariaren tituluaren indarraldia azkentzeko.
  • Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, familia-unitateak aurreko urtean izandako diru-sarreren aitorpena aurkeztu behar dute; hori horrela izango da, diru-sarrera horiek kontuan hartu badira familia ugariaren izaera aitortzeko, kategoria berezi gisa sailkatzeko edo mendekotasun ekonomikoaren betekizuna egiaztatzeko.
Familia ugariaren titulua berritzea

Familia ugariaren titulua berritu beharko da edo indarrik gabe utzi beharko da, familia-unitateko kideen kopurua aldatzen denean edo agiria ematea ekarri zuten baldintzak aldatzen direnean, eta, horren ondorioz:

  • Familia ugariaren kategoria aldatu bada.
  • Familia ugariaren izaera galdu bada.

Hala ere, familia ugariaren tituluak indarrean jarraituko du tituluan sartzeko baldintzak betetzen dituzten seme-alaben kopurua familia ugaritzat jotzeko eskubidea aitortzeko ezarritakoa (familia-unitatearen arabera) baino txikiagoa izan arren, betiere seme-alabetako batek, gutxienez, familia-unitateko kide izateko baldintzak betetzen baditu, familia ugaria izateko eskubideari dagokionez.

Edonola ere, kasu horietan, familia ugariaren titulua indarrean egongo da tituluan egoteko baldintzak betetzen jarraitzen duten familia-unitateko kideentzat soilik, eta ez zaie aplikatuko baldintza horiek betetzeari utzi dioten seme-alabei.



[1] Gurasoetako batek familia ugariaren tituluan sartu nahi badu berarekin bizi ez den seme-alabaren bat, honako hauek aurkeztu behar ditu: seme-alaba hori elikatzeko beharra aitortzen duen ebazpen judiziala eta azken hamabi hilabeteetan elikadura pentsioa ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.

Gurasoak ez badatoz bat familia-unitatetzat hartu beharreko seme-alabak zein diren zehazterakoan, bizikidetzaren irizpideak izango du lehentasuna.

[2] Kasu hori ezin daiteke alderatu guraso bakarreko familiekin Gaur egun, seme-alaba bi dituzten guraso bakarreko familiak EZ dira familia ugaritzat jotzen.

[3] Ulertuko da ikasketak, lanak, tratamendu medikoek, errehabilitazioak edo antzeko arrazoiek -ezinbesteak eragindako kasuak, aurreko ahaideen edo seme-alaben askatasuna kentzea, adingabeen erantzukizun penala arautzen duen araudiaren araberako barneratzea- eragindako aldi baterako banantzeak ez duela desegingo gurasoen eta seme-alaben arteko bizikidetza, nahiz eta banantze hori Espainiako lurraldean zein atzerrian aldi baterako lekuz aldatzearen ondoriozkoa izan.

[4] Ez da bete beharko aurreko ahaidearekin bizitzearen baldintza, ama edo aita bananduta edo dibortziatuta duten familia ugarien kasuan, hiru seme-alaba edo gehiago izanez gero -komunak edo ez-, ekonomikoki aitaren edo amaren menpe daudela egiaztatzen bada.

[5] Honako kasu hauetan ulertuko da menpekotasun ekonomikoa dagoela:

a) Seme-alabak urtean (aparteko ordainsariak barne) indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino txikiagoak diren diru-sarrerak dituenean.

b) Semeak edo alabak lanerako ezintasuna duenean eta haren pentsioaren zenbatekoa -jasotzen badu- urtean indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino txikiagoa denean, 14 ordainsariak kontuan hartuta. Betiere, ez badu kotizazio gabeko pentsiorik jasotzen baliaezintasuna dela eta, kasu horretan ez baita muga hori kontuan hartuko.

c) Semeak edo alabak familia mantentzen laguntzen badu, eta, aurreko ahaide bakarra egonik, lanean ari ez bada. Hori, ondoren zehazten diren kasu eta baldintzetan:

  • Aurreko ahaidearen diru-sarreren batura ez bada indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren bikoitza baino handiagoa.
  • Neba-arrebaren batek desgaitasuna aitortuta badu, edo lanerako ezintasuna badu.
  • Semearen edo alabaren diru-sarrerak ez badira familia-unitateko gainerako kideek jasotako guztien % 50 baino handiagoak.

d) Seme-alabak familia mantentzen laguntzen badu, eta aitak eta/edo amak lanerako ezintasuna badute, jubilatuak badira edo 65 urtetik gorakoak badira. Betiere, haien urteko diru-sarrerek ez badute indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen (aparteko ordainsariak barne).

 

 
 

e-mailez bidali