saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarteratzeko egoitza zerbitzuak

Informazioa

Zer dira gizarteratzeko egoitza-zerbitzuak?

Gizarteratzeko egoitza zerbitzuetan, prestazioak eta jarduerak ez ezik ostatua ere eskaintzen zaio onuradunari. Zerbitzu hauek etxean euren kabuz behar bezala bizitzeko laguntza behar izanik gizartean bazterturik dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonentzat dira.

Funtsean, gizarteratzeko zerbitzuak ematen duten laguntzaren intentsitatearen arabera sailkatzen dira, hau da, gizarte laguntzaren (eta oro har zuzeneko arretaren) iraupenaren (orduak) eta bestelako prestazioen kopuruaren eta konplexutasunaren arabera. Horrela, gizarteratzeko egoitza zerbitzuetan lau mota bereizten dira:

  • Intentsitate txikiko laguntzako etxebizitza babestuak
  • Intentsitate ertaineko laguntzako etxebizitza babestuak
  • Intentsitate handiko laguntzako etxebizitza babestuak
  • Gizartean baztertuta dauden pertsonentzako egoitzak

Zer eskaintzen dute zerbitzu hauek?

Zerbitzu hauetan oinarrizko prestazio hauek ematen dira:

  1. Gizarte lagungoa.
  2. Gaikuntza, birgaikuntza, hezkuntza edo berariazko prestakuntza eremu jakin batzuetako trebezia batzuei buruz, beharrizanen ebaluazioaren arabera.
  3. Ostatua.
  4. Kasu batzutan, osasun-zentroa edo drogamenpekotasunak tratatzeko zentroaren preskripzioak betetzeko laguntza eta gainbegiratzea

Nortzuentzat dira?

Baldintzak hauek betetzen dituztenentzat:

  1. 18 urte baino gehiago izatea, baina 60 bete gabe.
  2. Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean egon behar da erroldatuta.
  3. Elkarbizitzan moldatzeko eta gizarte harremanetarako gutxieneko trebeziak izatea.
  4. Gizartean bazterturik egon behar da.
  5. Gizarteratze prozesuari buruz jarrera positiboa mantentzea.
  6. Osasun arreta berezia, zentroan eman ezin daitekeena, behar duen gaitz fisiko edota mentalik ez izatea.
  7. Gizarteratzeko egoitza-zerbitzu batean sartzeko eskaeran atzera egin ez izana edo plazari uko egin ez izana, aurretiko 6 hilabeteko epean.
  8. Gizarteratzeko egoitza-zerbitzu batean alta izan ez izana norberak hala erabakita edo kanporatua izanagatik aurretiko6 hilabeteko epean. Kanporaketa eraso baten ondorioz izan bada, epea 18 hilabetera luzatuko da.
  9. Eta kasu batzuetan, adizio arazoak izatea eta zentro ofizial edo homologatu batean tratamendua jasotzeko prest egotea, HIESa oso garatuta izatea, edo adimen gaixotasun baten edota alkoholismoaren, autonomian mugaketa handiarekin, arazo erantsia izatea.

Lankidetza-hitzarmena duten erakundeak:

Gizarte Ekintza Sailak, neurri handi batean, itunpeko ekimen pribatuarekin elkarlanean, 29 egoitza eta 272 plaza dauzka. Zerbitzu horiek emateko lankidetza-hitzarmena dago erakunde hauekin:

  • "Agiantza Elkartea" elkartea.
    Helbidea:
    Maiatzaren 2a, 20-1. Bilbao 48003
    Tfnoa:
    94.415.79.78
  • "Askabide Liberación" elkartea.
    Helbidea:
    Cortes, 4-eskuineko 2. lonja. Bilbao 48003.
    Tfnoa:
    94.416.48.28
  • Ongintza-laguntzako Elkarbanatuz elkartea.
    Helbidea:
    Bilbo. Madariaga etorbidea, 67. Bilbo 48014.
    Tfnoa:
    94.443.21.24
  • Kartzeletako pastoralerako "Bidesari" elkartea.
    Helbidea:
    Iturriza, 2-behea. Bilbao 48003.
    Tfnoa:
    94.410.02.14
  • "Bizitegi" elkartegia.
    Helbidea
    Irumineta, 28 behekoa. Bilbao 48004.
    Tfnoa:
    94.412.65.76
  • Lagun Artean elkartea.
    Helbidea:
    Julio Urquijo 7/9 behekoa. Bilbao 48014.
    Tfnoa:
    94.447.24.87
  • Drogazaleak eta eragozpenak dituzten pertsonak gizarteratzen dituen "Zubietxe" elkartea.
    Helbidea:
    Abenduaren 22a, 5 - 3. Arrigorriaga 48003.
    Tfnoa:
    94.416.18.54
  • Bi Etxeak. Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea.
    Helbidea:
    Ugasko 3. Bilbao 48014.
    Tfnoa:
    ez dago eskuragarri
  • Cáritas Diocesana
    Helbidea:
    Erribera 8-behea. Bilbao 48005.
    Tfnoa:
    94.402.00.99
  • Beata Mª Josefa harrera-zentroa.
    Helbidea:
    Hernani kalea, 4. Bilbao 48003.
    Tfnoa:
    94.416.5615
  • Izangai elkartea.
    Helbidea:
    García Salazar, 16-ezkerreko lonja. Bilbao 48003.
    Tfnoa:
    94.470.12.23
  • Emaús Gizarte-Fundazioa.
    Helbidea:
    Ergoien auzoa z/g. Errekalde baserria. Gamiz-Fika 48113.
    Tfnoa:
    94.615.35.27
  • T4, HIESaren aurkako eta kaltetuen aldeko herritarren elkartea.
    Helbidea:
    Autonomia kalea, 56-2. eskerra. Bilbao 48012.
    Tfnoa:
    94.422.12.40
 
 

e-mailez bidali