saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarte inklusiorako laguntza

Informazioa

Zer da?

Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia aldizkako laguntza ekonomikoa da; oinarrizko premiei lotutako gastuak zein gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak estaltzea du helburua.

Aurrekoa aplikatzeko, honako kontzeptu hauek zehaztu behar dira:

  • Bizitzeko oinarrizko gastuak dira oinarrizko premiei erantzuteko gastuak
  • Gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak honako hauek dira: prozesu hori benetan egiteko ezinbestezkoak direnak. Kontzeptu honen barruan, besteak beste, lantokira joateko bidaiak eta prestakuntza-gastuak sar daitezke, gastu horiek kasuan kasuko laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualean jasotako baldintzetan

Elkarbizitzako unitate lokabea osatzen duten pertsonei ematen zaie.

Nor izan daiteke onuradun?

Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren titularrak izateko, eskabidea egiten denean 18 urte baino gehiago izan eta gizartean baztertuta geratzeko egoeran egoteaz gainera, eskatzaileek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea eskatzen den gutxieneko adina ez izategatik.
  2. Eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabete lehenago gutxienez bizikidetza-unitate bat eratuta izana. Epe horrez kanpo geratzen dira pertsona hauek:
    Adin-nagusitasunera helduta, haur eta nerabeak lagundu eta babesteko zerbitzueran BFA dagoeneko laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eta hartan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu aurreko 30 hilabeteetan, gutxienez. Epe horrez kanpo geratzen dira pertsona hauek:

    Eskabidea aurkeztu aurreko 18 hilabeteetan (gehienez) haur eta nerabeak lagundu Bizkaiko Foru Aldundiako babesteko zerbitzuetan laguntzarik jaso ez duten pertsonak, adin-nagusitasunera heltzeagatik eta sei hilabete lehenagotik han egon eta gero. Kasu horretan, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta eta benetan bizi izandako denbora 6 hilabete izango dira.

  4. Baliabide nahikorik ez izatea. Pertsona bat egoera horretan dagoela ulertuko da baldintza hauek guztiak betetzen dituenean:
    • Hileko diru-sarrera edo errendimendu konputagarriak txikiagoak izatea bizikidetza-unitateko kideen kopurua eta bizikidetza-unitate mota kontuan izanda egokituko litzatekeen laguntza honen hilekoaren zenbatekoa baino.
    • Ondasun higiezinik ez izatea.
    • Eskatzailearen ondasun higigarrien zenbatekoak (dirua, tituluak, baloreak, ibilgailuak edo Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko III. kapituluko 4. atalean jasotako beste edozein ondasun higigarri) ez gainditzea batere baliabiderik gabe eta bizikidetza-unitateko kideen kopurua eta bizikidetza-unitate mota kontuan izanda egokituko litzatekeen Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren sei hilekoren zenbatekoa.

    Diru-sarrerak edo errendimenduak eta ondarea zehazteko, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko III. kapituluko 1., 2. eta 3. ataletan ezarritakoari jarraituko zaio.
  5. Laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat sinatuta edukitzea eta plan horren alderdi guztiak betetzea.
  6. Ez edukitzea Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta azkenduta edo etenda (guztiz edo zati batez) betebeharrak ez betetzeagatik edo arau-hausteak egiteagatik.
  7. LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda izatea.

Edozelan ere, foru dekretu honetan araupetutako laguntzek horretarako ezarritako aurrekontuko zuzkidurak izango dituzte muga; ondorioz, ez da nahikoa izango eskatzaileak kapitulu bakoitzean ezarritako baldintza eta beharkizunak bete behar izatea, horrez gainera beharrezkoa izango baita eskabideari aurrekontuko zuzkidura kontuan hartuz erantzun ahal izatea.

Laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualarekiko lotura

Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia jasotzeko eskubidea onartu ahal izateko, beharrezkoa da aurretik eskatzailearekin laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat ezarri izana, pertsona horren gizarte eta lan inklusioa errazteko.

Laguntzeko /esku-hartzeko plan indibidualak derrigor jasoko dituen ekintzak, laguntza arautzen duen Dekretuko 4. ataletan ezarritakoari jarraituko zaio.

Non eskatzen da?

Eskabideak, eskatzaileek beraiek edo haien legezko ordezkariek aurkeztuko dituzte, erroldatuta dauden udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuetan.

Udalak, behin espedientea osatuz gero, Gizarte Ekintza Sailaren erregistroan aurkeztuko ditu eskaera, proposamena, eta justifikazio dokumentazioa, oinarrizko gizarte zerbitzuaren txostenarekin eta laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualarekin batera

Zeinek ematen edo ukatzen du prestazioa?

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Foru Diputatuak erabakiko du prestazioa eman edo ukatzea, prestaziorako eskubidea izateko baldintzak betetzen dituzten edo ez egiaztatu ondoren.

Zenbat denboratarako ematen da?

Prestazioa 12 hilabeteko eperako emango da, edo 12 hilabete baino gutxiago falta badira Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko eskatzen diren erroldatze-aldia eta benetako egoitza betetzeko, epe horretarako. Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia berritu ahal izango da 6 hilabeteko epe jarraitu edo ez jarraituetarako gehienez 30 hilabete arte, baldin eta eskatzailea erroldatuta eta benetan bizi den udalerriko udalaren proposamena edo (hala denean) Gizarte Ekintza Sailean emantzipaziorako egoitza-zerbitzuen ardura duen unitatearena aldekoak badira, eta betiere pertsona horiek eskatzen diren baldintzez gainera laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualaren esparruan hartutako konpromisoak betetzen badituzte.

Laguntzaren hileko zenbatekoa

Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren gehieneko zenbatekoa, Bizkaian, Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentarako aurrez ikusitako zenbatekoaren % 50 izango da (zenbateko hori Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 20.1b) artikuluan zehazten da). Edozelan ere, bizikidetza-unitatearen tamaina aintzat hartuko da.

Hileko zenbatekoa
El-Uni Kideak Gehi. zen. hilean
pertsona 1 346,50 €
2 pertsona 444,94 €
3 pertsona edo gehiago 492,19 €

Bizikidetzako unitate ekonomiko independente bakoitzari eman ahal zaion hilekoaren zenbatekoa osorik emango zaio, baldin eta unitate ekonomiko horrek ez badauka inolako diru-sarrerarik. Hori horrela ez bada, kopuru horretatik hark dituen hileko baliabideak kenduko dira, Sarrerak Bermatzeko Errentaren arautegian xedatutakoaren arabera.

Elkarbizitza unitateak Banako Laguntza jasotzeko eduki ditzakeen gehieneko sarrerak

Gehieneko Sarrerak
Elkarbizitza-unitateko kideen kopurua Elkarbizitza-unitatearen hileko gehieneko sarrerak Elkarbizitza-unitatearen urteko gehieneko ondarea
1 346,50 € 2.079,00 €
2 444,94 € 2.669,64 €
3 492,19 € 2.953,14 €

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali